euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Nafar Etxeak sukaldaritza eskaintza eta kultur enbaxadoreak izango ditu hiriko 36. Gizataldeen Jaialdian

2020/11/02

2020ko Rosarioko Gizataldeen Topaketa
2020ko Rosarioko Gizataldeen Topaketa

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Rosarioko Gizataldeen Topaketaren 36. edizioa datorren ostiralean abiatuko da hiri santafatarrean, eta azaroaren 6tik 8ra eta 13tik 15era gauzatuko da eta izaera hibridoa izango du, esan nahi baita programa ofizialeko ekitaldi batzuk aurrez aurre garatuko ditu eta beste batzuk sare sozialetan. Nafar Etxeak bietan hartuko du parte.

Elkarte nafarretik EuskalKultura.eus-i jakinarazi zaionez, aurrez aurreko jarduerak gastronomiakoak baino ez dira izango, aipatu datetan. Janari eta edari tipikoak elkartearen egoitzan prestatuko dituzte etxeko sukaldariek eta bezeroek Whatsappez eskatu ahal izango dituzte. Behin eskaria eginda, egoitzatik pasatu ahal izango da janariaren bila edo etxerainoko zerbitzua baliatu. Hemen kontsulta daiteke Nafar Etxeak eskainiko duen menua.

Jarduera kulturalak garatzeko, berriz, erakunde bakoitzak bi enbaxadore aukeratuko ditu. Nafar Etxearen kasuan, Facundo Iturrat eta Carolina Oña, eta eurak zabalduko dituzte sareetan gizataldearen tradizioak eta historia. 2020ko Gizataldeen Topaketak 45 erakunde partaide bilduko ditu. Antolatzaileek omenaldi berezia eskainiko diete duela 35 urte lehenengo edizioa antolatu zuten 19 elkarteei, Nafar Gizataldea barne.

(Rosarioko Zazpirak Batek ere hartuko du parte Gizataldeen Topaketan. Ikus artikulua hemen)

-Rosarioko Nafar Etxea Facebook-en, Centro Navarro de Buenos Aires
-Rosarioko Nafar Etxe Instagram-en, @centronavarroba



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia