euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Nafar Etxeak gazteentzako larruzko paleta 'klinika' bat eskaini zuen Funesko Reyno de Navarra frontoian

2024/11/12

Rosarion jaiotako munduko txapeldun Mario Basualdo klinikaren garapenean, palitan jokatzen  hasiko diren pilotari gazteekin batera
Rosarion jaiotako munduko txapeldun Mario Basualdo klinikaren garapenean, palitan jokatzen hasiko diren pilotari gazteekin batera

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Rosarioko Nafar Etxeak antolatua, larruzko paleta klinika (ikastaro) bat egin da, Argentinan "palita" bezala ezagutzen den espezialitatekoa, haur eta gazteei zuzendua, urriaren 27an, igandea, Funesen. Hamar mutiko pilotazale partaide, irakastaldiaren ardura Mario Basualdo zuzendari tekniko nazionala eta munduko txapelduna izanak hartu zuen eta 'Reyno de Navarra' (Nafarroako Erresuma) frontoian egin da, nafar etxe rosariotarrak hiritik 15 kilometrora Funes herrian daukan pilotaleku araudipeko dotorean.

12 eta 17 urte arteko hamar gaztek hartu zuten parte, Venado Tuerto, Santa Fe eta Nogoyá-tik etorriak, koordinatzaile, ibilbide handiko Mario “Marito” Basualdo pilotaria

[Gogoratu Rosarioko Nafar Etxearen ‘Reyno de Navarra’ frontoia Foru Komunitateko funts publikoekin eraiki eta 2005ean inauguratu zela. Hainbat pilota modalitate praktikatzeko egokia da eta 300 ikuslerentzako lekua du. Buenos Airesetik kanpo eraikitako bakarra da araudipeko neurriekin, eta Argentinako hiriburuan dagoen CeNARDen, Kirol Goi Errendimenduko Zentro Nazionalean dagoenarekin batera, bakarrak dira larruzko pilota espezialitatean ofizialki jokatzeko egokiak]

Nafarroako Erresuman bildu ziren, beraz, goiz-goizetik, 12 eta 17 urte bitarteko 10 mutilak, Santa Fe probintziako Venado Tuerto eta Santa Fetik eta Entre Ríos probintziako Nogoyá-tik etorriak. Irakasle, ospe eta eskarmentu handiko pilotari Mario "Marito" Basualdo izan zuten klinikako arduraduna, eta hala izango da hurrengoetan ere. Izan ere, klinika hilero errepikatzeko asmoa daukate, pilotari gazteek oso gutxi zabaldua dagoen modalitate honetan aurrera egin ahal izateko aukera izan dezaten..

 
Mario Basualdo zuzendari teknikoa Rosarioko Nafar Etxeko lehendakari Fernando Latasarekin

Gogoan hartu euskal pilotan modalitate ugari daudela. Argentinan gehien jokatzen den espezialitatea gomazko paleta da. Larruzko paleta espezialitateak entrenamendu fisiko zorrotza eskatzen du, paleta astunagoa baita, pilota larruzkoa eta frontoia, luzeagoa. Funesko ikastaroari buruzko bere ikusmoldea eman dio EuskalKultura.eus-i pilotaria eta Rosarioko Nafar Etxeko batzordeko kide den Emiliano Latasa Monrealek:

"Klinikak genituen espektatibak gainditu zituen, ez baita ahaztu behar baliabide eskasekin egiten dugula lan, oso ezaguna ez den kirol mota batean. Baina klinikara dotzena erdi bat jokalari espero genituen, eta gehiago izan ziren, tartean Rosariotik 400 kilometrora bizi zenik ere". Hurrengo topaketa, ordea, abenduan egingo dugu, izan ere, "azaroan buru-belarri ibiliko baikara nazio mailako oihartzuna duen Rosarioko Gizataldeen Topaketa eta Festa Nazionalean lanean Nafar Etxearen standean”, argitu du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia