euskal diaspora eta kultura
2012/12/18
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen 'Euskaldun hitza-Gora Euskal Herria' irratsaioak 2012ko Libertad Sarien zilarrezko domina jaso du 2012 honetan Komunitatearentzat Interesduna sailean, eta proiektuaren egileak eta euskal erakundearen kideak oso gustura batu dute, EuskalKultura.com-i adierazi diotenez. Sari emate-ekitaldia Rosarioko Club Español Real Aretoan burutu zen joan den abenduaren 8an. Aurtengo edizioan gizatalde euskaldunak sari bat jaso zuen baita ere komunitatearen aldeko bere lan solidarioagatik.
Gogora dezagun 'Euskaldun hitza' duela bederatzi urte dagoela airean eta gaur egun astero emititzen duela. Zuzenean astearteetan entzun daiteke, eguerdiko ordu batetik ordu bietara Rosarioko Libertad Irratiko 1090 Khz frekuentzian eta FM Latinan, 94.5 frekuentzian. Horretaz gain, Libertad Irratian igandeetan errepikatzen da ordutegi berean.
Teknologia berriei esker Rosariotik kanpo eta Argentinatik kanpo ere entzuten da Zazpirak Bat-eko euskal etxearen ahotsa den saioa. Izan ere, www.zazpirakbat.com edota www.palabradevasco.com.ar webguneetan dago entzungai eta eskuragarri, zuzenean edo grabazioan. Internet bidez, entzun ez ezik, ikusteko aukera ere ematen zaie ikus-entzuleei.
'Euskaldun hitza-Gora Euskal Herria'ko aurkezlea Luis Maria Barrandeguy da; berarekin batera, Cristina Arregui, Iñaki de Ustaran, Fernando Esteban Lipuzcoa eta Ricardo Casanovas ere ari dira saioko mahaiaren inguruan. Euskal Herriko kultura eta euskal etxearen ekintzak dira saioaren ardatza.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus