euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosario: Zazpirak Bat-ek Trainerarekin antolatu du Aberri Eguna, eta kirol, jolas eta kultur saio mordoa eskaintzen du

2024/03/22

Zuzendaritza Batzordea berritua, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak jaien zikola antolatu du Trainerako Itziar Aguirreren eskutik
Zuzendaritza Batzordea berritua, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak jaien zikola antolatu du Trainerako Itziar Aguirreren eskutik

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Martxoa amaitzear da, eta Hego Konoko euskal etxeen egutegian data batzuk biziki nabarmentzen dira, ikasturte hasiera eta Aberri Eguna, besteak beste. Rosarion, Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Zuzendaritza Batzordea oraintsu berritu duenak, euskara ikastaroen hasiera iragarri du, bere egoitzan bertan emango dituen eskolak eta UNRko Humanitate eta Arte Fakultateko Hizkuntza Sailean egingo direnak barne. Horrez gain, Rosarioko Euskal Etxeak apirilaren 13an eta 14an ospatuko duen Aberri Eguna antolatzeari ekiten dio. Aurten, zenbait ekitaldi Itziar Aguirre sukaldari ospetsuaren eskutik egingo dituztela jakin arazi dute.

Asteburuko bi egunetan luzatuko da Aberri Eguna, Trainera Cocina Vascaren eskutik, Euskal Etxeak afaria partekatzeko deia egin baitu apirilaren 13an, larunbatean; eta igandean, 14an, tabernan egiteko zabaldu du gonbitea. Oroimen Pilota Txapelketa jokatuko dute eta Gaztedi Zutik taldeko dantzariek, Mateo Tacconi zuzendari, eta Gure Haziak-ekoek, Ainhoa ​​​​Agirre, Malu Esnal eta Itziar Canuten eskutik, euskal dantza tradizionalen emanaldia eskainiko dute.

Kultura, kirol eta jolas jarduerak


Ane Larrarte Arburua, Alejandra Persigarekin, Fernando Lizarberekin eta euskara ikasle talde batekin

Hirian izandako ekaitz gogorraren ondorioz asteazkenean bertan behera utzi behar izan ostean, azkenik, atzo ostegunean, martxoaren 21ean, Euskal Herriko irakasle Ane Larrarte Arburuak hitzaldia eskaini zuen, Zazpirak Baten Liburutegian, “Euskararen garrantzia” izenpean. Apiriletik, Alejandra Persig arituko da irakasle, elkarteak antolatzen dituen euskara ikastaroetan, Euskal Etxean zein Rosarioko Unibertsitate Nazionalean. Zazpirak Bateko egoitzan, bi maila eta tailer bat emango ditu eta UNRko Euskara eta Kultura Katedraren esparruan, bi ikastaro.

Euskaraz gain, Zazpirak Batek bat egiteko aukera zabala eskaintzen du. Patinaje artistikoa, Natalia Alcoverren eskutik, Daniel Martinezekin pilotan ikasteko eta aritzeko aukera frontoian, erritmo latineko dantza eskolak, emakumeen boleibol praktikak, mus txapelketak eta “Palabra de Vasco” irratsaioa, besteak beste.

Urteroko Ohiko Batzarra 

 
Urteroko Ohiko Batzarra Entre Rios 261 kalean, Zazpirak Baten egoitzan

Esa, azkenik, joan den larunbatean, martxoaren 16an, Urteroko Ohiko Batzarra egin zuela Zapirak Batek, eta horren bidez Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu berritu zituela, Guillermo Canutek buru izaten jarraituko duela. Bildutakoek erabakitakoaren ondorioz, honela geratu da Zuzendaritza Batzorde berria:

- Lehendakari: Guillermo Canut Garramiola
- Lehendakariorde: Maite Lerchundi
- Idazkari nagusi: Mario Ferreyra
- Agiri-idazkari: Nélida Apesteguia
- Diruzain: Sebastián Larraza
- Diruzainorde: Iker Eyheraguibel
- Batzordekideak: Dolores Martínez, María Eugenia Iribarren, Fernando Lizarbe, Lorea Aguirre, Soledad Echazú, Ignacio Sarmiento, Juan Pablo Esnal eta Aitor Aramayo



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia