euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosario hiri argentinarra euskal Diaspora osoko bilgune eta hiri nagusi bilakatu da joan den asteburuan

2007/10/08

Ibarretxe Rosarioko Mitre Fundazioaren  Aretora iritsitakoan, joan den larunbatean, Euskal Astean, jendaren txalo artean (arg. Jon Bernardez)
Ibarretxe Rosarioko Mitre Fundazioaren Aretora iritsitakoan, joan den larunbatean, Euskal Astean, jendaren txalo artean (arg. Jon Bernardez)

PUBLIZITATEA

Rosario hiria, Argentinako Santa Fe probintzian, munduko euskal Diaspora eta kulturaren hiriburu bilakatu da joan den asteburuan. Bergara herri gipuzkoarrarekin 'lehian' --ikastolen aldeko Kilometroak jaia jendetsua ospatu zuen atzo Bergarak-- Rosario Argentina osotik --eta Txile, Uruguai, Brasik eta Quebecetik ere-- etorritako euskaldunen eta euskal etxeen ordezkarien bilgune bihurtu da asteburu osoan, bertako Zazpirak Bat EEarekin bat eginez elkartea 95 urte betetzen ari den urte honetan. Zer hobe urtebetetzea ospatzeko Euskal Aste bat antolatzea baino, Lehendakariaren presentzia eta guzti?
Deiadar euskaldunaren arrakastak erantzun ona lortu du joan den asteburuan Rosarion, bertako Zazpirak Bat Euskal Etxeak antolatutako Euskal Astean. Aurten 95 betetzen dituen euskal etxeak gisa berezi honekin ospatu nahi izan du ehungarrenetik gertu dagoen bere urteurrena, eta partekatu nahi izan du bere poza Argentina osotik etorritako euskal adiskideekin. Euskal Argentinar Aste Nazionalaren funtzioetako bat urtean zehar jo eta ke lanean ari diren gazte eta ekileei ez hain gazteei biltzeko eta elkarrekin denbora goxoa pasatzeko aukera ematea izanik, berriro ere ongi baino hobeto bete da xede hori, eguraldiak momentu batzuetan laguntza handirik eman nahi izan ez badu ere.

[Ezkerrik eskuinera, 1) Euskal Asteko euskara standa, ostiral, larunbat eta igandez bertaratu ziren guztientzat bisiyagai egon zena 2) Dantzariak igande goizean Rosarioko Independentzia Plazan egin zen kabalkadan parte hartzen 3) Larunbat gaueko dantza taldeen ikuskizuna 4)Zumarte taldearen emanaldia, Gipuzkoako Usurbildik Euskal Astean aritzeko propio argentinaturik (argazkiak EuskalKultura.com)]

Datozen egunotan, atzo Rosarion bukatu zen Euskal Astean gertatutakoen berri zabalago emango dugu, argazki ugariz horniturik.


Lotura interesgarriak

FEVA, 'Federación de Entidades Vasco Argentinas'
www.fevaonline.org.ar

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea
www.zazpirakbat.com

Ibarretxe Rosarioko Euskal Astera, Txile eta Kolonbiara
2007ko urriaren 6an EuskalKultura.com-en argitara emana

Txalaparta argitaletxeak liburua aurkeztuko Rosarion
2007ko urriaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Rosarioko Euskal Etxeak bi erakusketa zabalduko ditu Euskal Astean
2007ko urriaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Udalbiltza-Udalbide, Euskal Astera bertaratuko
2007ko urriaren 4ean EuskalKultura.com-en argitara emana

FEVA-Euskaltzaleak-ek aurten ere euskararen stand-a ipiniko
2007ko urriaren 4ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Hasi dira Rosarion 2007 Euskal Asteko ekitaldiak
2007ko irailaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia