Rosario, Argentina. Datorren asteburu honetan, irailaren 3tik 5era, Rosarioko Gizataldeen Gauak bere bigarren edizioa biziko du pandemiapean, hogei bat gizatalde-elkarte partaide, tartean Zazpirak Bat Euskal Etxea eta Rosarioko Nafar Etxea. Pandemiagatik aurrez aurreko azoka handia ezabatuta, hiru bide dauzka publikoak kolektibitate bakoitzaren platerak dastatzeko: etxerainoko zerbitzua eskatzea, enkargatzea eta lokaletik pasatzea bila eta, azkenik, elkarteareren egoitzan jatea, aldez aurretik erreserbatuta... guztia pandemia neurriak zorrotz betez.
Aurtengo bidea, iaz koronabiruspean egin zen aurreneko edizioak markatu du, Udalak Vidrieras en Red (erakuslehioak sarean) webgunea sortu baitzuen salmenta, enkargu eta erreserbak egiteko. Bertan, parte hartzen duen elkarte bakoitzak bere erakusleihoa du, eta bertatik bideratzen dira eskabide guztiak.
Hauek dira Zazpirak Baten eta Nafar Etxeak asteburuan eskainiko dituzten produktu eta prezioak:
Rosarioko Nafar Etxea (Entre Ríos 248) Whatsapp: 3416126928
- Bokata: 400 peso
- Tortilla erdia: 300 peso
- Arrain enpanada: 100 peso
- Zurrakapotea: 200 peso
- Tortilla espainiarra: 450 peso
- Txibiak: 700 peso
- Paella: 700 peso
Zazpirak Bat Euskal Etxea (Entre Ríos 261) Whatsapp: 3416189892
- Legatz kazola saltsa berdean: 700 peso
- Itsaski-kazola: 850 peso
- Euskal pastela: 150 peso
- Euskal tortilla: 500 peso
- Txapela sagardoa: 550 peso