Roldango Euskel Biotza Euskal Etxeak, Argentinako Santa Fe probintzian, Zuzendaritza Batzordea berritu du
2018/05/29
Roldan-go Euskel Biotza Euskal Etxeko dantzariak
PUBLIZITATEA
Roldango Euskel Biotza Euskal Etxeak, Argentinako Santa Fe probintzian, bere Urteko Ohiko Batzarra egin zuen joan den larunbatean, eta bertan, besteak beste, elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin zituen, estatutuek finkatzen dutenari jarraiki. Hona datozen bi urteetan euskal etxea gobernatuko duen organoa osatzen duten kideen zerrenda.
Buenos Aires, Argentina. Urteko Ohiko Batzarra egin zuen joan den larunbatean, maiatzaren 26an, Roldango Euskel Biotza Euskal Etxeak, Argentinako Santa Fe probintzian, Bildutakoek, besteak beste, elkarteko Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritzeko hauteskundeak egin zituzten, estatutuek finkatzen dutenari jarraiki. Hona datozen bi urteetan euskal etxea gobernatuko duen organoa osatzen duten bazkideen zerrenda.
-Lehendakari: María del Carmen Schalch (bi urte) -Idazkari: Ana Andrea Uhart (bi urte) -Diruzain: Carina Mendoza (bi urte) -Batzordekide 1: Sofía Belén Pereyra (bi urte) -Batzordekide 2: Milena Noelí Bresán (bi urte)