euskal diaspora eta kultura
2008/06/23
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Rocío Basterra (Viedma) eta Natalia
Homarzabal (Buenos Aires) argentinarrek Euskal Telebistako Mihiluze saioan parte hartu zuten duela bi aste. Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok aurkezten duten saio honetan hiru bikote lehiatzen dira, eta joko, bertso, jeroglifiko eta beste hamaika frogen bidez euren euskara maila, imajinazioa eta abilezia erakusten duten. Frogak oso dibertigarriak eta konplikatuak izaten dira, eta sarri euskaldun zaharrek ere gorriak eta bi ikusten dituzte erantzun zuzena asmatzeko. Euskal argentinar gazteak, baina, ederki moldatu ziren.
‘Batzuetan ez genekien zer egiten ari ginen ere, baina lantaldekoak oso jatorrak ziren eta oso eroso sentiarazi gintuzten', kontatzen du Rociok. Hala ere, telebistan egotearen nerbioak gainditu eta gero, bi neskak animatu eta lehiaketaren dinamikan sartu ziren buru belarri: 'Gero irabazi egin nahi genuen!'. Argentinan lagun askok saioak Canal Vasco bidez ikusteko aukera izan zuten, eta zorionak eman dizkiete Rocio eta Nataliari Diasporako euskaldunek ere euskeraren alde egiten ari diren lanaren erakusle izateagatik.
Lazkaoko Maizpide euskaltegian egon dira Rocio eta Natalia azken sei hilabetetan, euren euskara hobetzeko HABEren Euskara Munduan egitasmoari esker. ‘Esperientzia oso aberasgarria izan da eta gure euskara maila asko hobetu dugu’, aipatzen du Rociok. ‘Gauza berri asko landu ditugu eta orain, Argentinara bueltatzen garenean, ikasten eta klaseak ematen jarraituko dugu, hemen ikasitakoa gal ez dadin'.
Bideoak atalean Mihiluzeko programetako euskal argentinarren unerik onenen bideo bat ikus daiteke, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus