euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rio Grande do Sul-eko Casa Basca elkarteak 3. Euskal Kultur Topaketa egingo du larunbatean

2013/06/05

Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxearen sustatzaileetako batzuk, tartean Ana Luiza Etchalus, elkartearen elastikoa erakusten (argazkia RGSEE)
Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxearen sustatzaileetako batzuk, tartean Ana Luiza Etchalus, elkartearen elastikoa erakusten (argazkia RGSEE)

PUBLIZITATEA

Rio Grande do Sul elkarte gazteak Euskal Kultur Topaketaren hirugarren edizio egingo du larunbatean, Pelotas izeneko hirian. Euskal etxeak azaldu duenez, Uruguaitik gertu dagoen lekua da eta euskaldunen ondorendo asko daude bertan. Hori dela eta, euskal etxeak bere burua ezagutzera eman nahi du, bertako euskaldunei bazkide egiteko aukera emanez. Topaketan Mercosur-erako Euskadiko ordezkari Sara Pagola izango da, besteak beste. Mikel Ezkerro argentinarrak euskal historia eta emigrazioari buruzko hitzaldia emango du.

Porto Alegre, Brasil. Larunbat honetan egingo da 3. Euskal Kultur Topaketa Pelotas hirian, Rio Grande do Sul estatuko euskal etxeak antolatuta. Pelotas estatu honetako hiriburu den Porto Alegretik 256 kilometrotara dago eta Uruguaitik oso gertu. Euskal Herriko immigrante asko hartu ditu historikoki Uruguaik, eta gertutasun hori dela medio, askok Brasilera jauzi egin zuten, elkarteak aditzera eman duenez.

Topaketaren egitaraua honakoa izango da:

- 14:00: Inaugurazioa eta RGS Euskal Etxeko zuzendaritzaren ongi etorri hitzaldia, Euskadiko ordezkari Sara Pagola bertan izango delarik. Ekitaldian parte hartuko dute ere Pelotaseko hainbat agintarik eta Sao Pauloko Casa Basco-Brasileira elkarteko presidente Oskar Goitiak.

-15:00: Euskal Historia eta Immigrazioari buruzko hitzaldia eskainiko du Mikel Ezkerro irakasle euskal argentinarrak.

-16:00: Haritz Aranburu chef donostiarraren lantegia euskal sukaldaritzari buruz.

-17:00: Euskal Etxearen blogaren aurkezpena.

-18:00: Koktela.

Rio Grande do Suleko Euskal Etxeko bi talde aritu dira lanean bilkura antolatzeko: batetik, Pelotas hirian Fabricio Iribarrem, Ricardo Irigon, Vera Sallaberry, Elimar Insaurriaga eta João Pedro Zabaleta; bestetik, Porto Alegren Ana Luiza Etchalus, Haritz Aranburu, Laura Ramirez Bruña, Valerio Askonobieta, Ana Maria Longaray, Alejandro Argañaraz, Diego Irigoyen, Claudia Etchepare eta Guilherme Escosteguy bazkideek.

Antolatzaileek ehun bat lagun espero dituzte. Topaketa Pelotaseko Feria Nacional de Los Dulces delako azokaren baitan egingo da. Inguruotako azoka garrantzitsuentakoa da eta bertako eta hurre diren hirietako bisitari asko izaten ditu: Pelotas, Rio Grande, Arroio Grande, Bage, Canguçu, Santana do Livramento, Santa Vitoria, Porto Alegre eta baita Uruguaikoak ere.

Euskal etxeko zuzendaritza kide Ana Luiza Paniagua Etchalusek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, elkartearen helburua urtean horrelako lau topaketa egitea litzateke: Porto Alegre, Pelotas, Santana do Livramento eta Uruguaiana hirietan. Aurrera eta zorte on!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia