Río Cuarto, Argentina. Rio Cuartoko 'Gure Ametza' Euskal Etxeak, Cordobako probintzia argentinarrean, bere Urteko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen joan den uztailaren 21ean eta haren baitan elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritu eta Batzorde Kontu-Ikuskatzailea ere berritu zuen 2023-2023 eperako. Prozesua Cordoba Probintziako Gobernuko Pertsona Juridikoen Ikuskarikaritza Orokorreko Zuzendaritzak protokolizatu eta balioztatu du, 2023ko abuztuaren 14an plazaratu duen 1639 "D"/2023 Ebazpena medio.
Honakoek osatzen dute Zuzendaritza Batzorde berritua:
- Lehendakari: Sergio Ramón Eguiazu
- Idazkari: Isolina Estela Guadalupe Lostaló
- Diruzain: María de las Mercedes Echavarri
Batzordekide titularrak
- Eduardo David Aguirre
- José María Artolazabal
Batzordekide ordezkoak
- Carlos Alberto Garay
Batzorde Kontu Ikuskatzailea
- Kide titularra: Manuel Ignacio Campoamor
- Kide ordezkoa: Ana Carolina Parise
Pandemia ondoko jarduerak berbideratuz, Gure Ametzak aldatu egin du aurten bere areto nagusiko kontzesioduna eta bere buruari ezarri dizkion erronken artean euskara eskolekin segitzea finkatu du, baina saiatuz egungo online klaseak aurrez-aurrekoak bilaka daitezen, prest dagoelarik horretarako egin beharreko ahaleginak egiteko. Bazkide berriak eskuratu eta inoiz izandakoak baina egun ez direnak berreskuratzeko kanpaina bat ere egitekotan dira. Hala adierazi dio EuskalKultura.eus-i Sergio Ramón Eguiazu lehendakari berriak, lehenago ere elkarteko lehendakari izan zenak eta orain, arrazoi pertsonal eta familiarrengatik apur bat urrundua egon ostean, EEko lehenengo lerrora itzuli denak. Aurrera, bada, eta amestutakoa errealitate bihur dadila!