euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rio Cuartoko Gure Ametzak hitzaldi, liburu aurkezpen eta erromeria batez ospatuko du Euskararen Eguna

2010/11/30

Elkarteko kide eta lagunak Euskal Taberna jai batean Gure Ametzako patioan (argazkia RioCuartoEE)
Elkarteko kide eta lagunak Euskal Taberna jai batean Gure Ametzako patioan (argazkia RioCuartoEE)

PUBLIZITATEA

Ostiral honetan ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta, ohi denez, jaiak Diasporan oihartzun zabala izango du. Argentinako Rio Cuarto hirian, adibidez, Gure Ametza elkarte euskal argentinarrak Euskararen Eguna dela eta antolatu dituen ekitaldien egitaraua aurkeztu berri du. Gure Ametzaren proposamenak honakoak dira: Cesar Arrondo historialariaren hitzaldi bat, 'Euskal baserri sukaldaritza' liburuaren aurkezpena eta Euskal Taberna edo erromeria egunari bukaera emateko.

Rio Cuarto, Argentina. Gure Ametza (sic) euskal etxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu ostiralerako, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Cesar Arrondo historialariaren hitzaldi batekin ekingo diote egunari. Arrondo La Platako Unibertsitateko irakaslea da eta Euskal Herria, breve historia de una nación gaia izango du hizpide FEVAk sustaturiko hitzaldi honetan (20:00). Ondoren, 22:00tan, Maria Echave idazle eta abokatuak 'Euskal Baserri Sukaldaritza' (Cocina Vasca Campesina) liburua aurkeztuko du. Aurten argitaratutako lana da eta bertan Argentinara immigratu zuten euskal baserritarren errezetak, ohiturak eta pasarteak biltzen ditu.

Egunari bukaera bikaina emateko Euskal Taberna bat egingo da elkartean. Musika, dantza eta jan-edana izango dira bertan gozagarri 23:00tatik aurrera. Gure Ametzak inguruko euskal etxeetako lagunak gonbidatu jaira: Villa María, Córdoba, Coronel Moldes, Villa Mercedes (San Luis), Merlo (San Luis) eta Macachingo (La Pampa) elkarteak, hain zuzen ere. Sarrera doan da. Jarduera guztiak euskal etxearen egoitzan (H. Irigoyen 1155) egingo dituzte.

Ikurriña Euskal Herria plazan

Horrez gain, elkarteko arduradunek poza agertu dute Euskal Herria plazan ikurriña Argentinako eta Rio Cuartoko banderen alboan ageri delako. "Hiriko gizatalde guztien aretan, gu gara horrelako espazio berde bat duen lehengoa", azaltzen du Gure Ametzako Eduardo Aguirrek. "Gure ideia 2011rako baliabideak eta finantziazioa eskuratu eta euskal kulturari buruzko plaza diseinatzeko lehiaketa deitzea da", iragarri du.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia