euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Imanol Bilbaoren omenezko norgehiagoka Rio Cuarton, bertako eta Chascomuseko pilotarien eskutik

2012/02/09

Argentinako pilotari gazteak gogotsu datoz eta Rio Cuartoko topaketan erakutsi zuten (argazkia RioCuartoEE)
Argentinako pilotari gazteak gogotsu datoz eta Rio Cuartoko topaketan erakutsi zuten (argazkia RioCuartoEE)

PUBLIZITATEA

Rio Cuartoko euskaldunen gogoan bizi-bizirik dirau iaz zendu zen Imanol Bilbao euskaltzalearen gomutak, eta iragan asteburuan Pilotarien Topaketa bat egin zen bertan bere omenez. Ekitaldian Rio Cuartoko Gure Ametzako eta Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxeetako pilotariek hartu zuten parte. Imanol Bilbao Gallartan (Bizkaian) jaio zen eta 1952an emigratu zuen Argentinara. 1994ean Gure Ametza euskal etxearen sorreran parte hartu zuen eta elkarteko presidentea izan zen 2006era arte.

Rio Cuarto, Argentina. Rio Cuartoko Club Atlético Central Argentino elkarteko trinketean egin zen iragan otsailaren 4ean eta 5ean Gure Ametza Euskal Etxearen Pilotarien Topaketa. Bertan, Gure Ametzako eta Chascomuseko euskal etxeko pilotariek parte hartu zuten eta giro ezinhobean aritu ziren lehian. Ekitaldiak FEVAren babesa izan zuen.

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak elkartetik Tomas eta Martin Menchacabaso, Estanislao Alfonsin, Santiago Martinez Dauro eta Lorenzo Vazquez pilotariak etorri ziren, Sebastian Errecart irakaslearekin. Gure Ametzaren ordezkariak Manuel Campoamor Ascacibar, Pablo Cufre, Gaston Irazoqui, Jorge Lazcano, Dario Berasategui eta Gustavo Echandia izan ziren.

Gure Ametzak topaketaren argazkiak eta bideo batzuk argitaratu ditu bere Facebook-eko profilean, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia