euskal diaspora eta kultura
2009/03/13
PUBLIZITATEA
Río Cuarto, Argentina. Esperientziarekin oso pozik gelditu dira Rio Cuarto eta Villa Mercedeseko euskal etxeak, Munduko Herrien Jaian emanaldia egin ostean. EuskalKultura.com-i Villa Mercedeseko kide den Liliana Rouanek adierazi dionez, euskal etxe honek gustora asko hartu zuen Rio Cuartoko Gure Ametsakoen gonbidapena eta dantzari eta bazkideak bilduz Cordoba probintziako herrira bidaia egin zuten.
Munduko Herrien Jaia Rio Cuartoko Kolektibitateen 2. Topaketaren barruan egin zen. Ekitaldietarako 30.000 metro karratuko gunea prestatu zen Herriko Polikiroldegiaren inguruan eta bertara bildu ziren inguruetako gizataldeak euren kultura, musika, dantza eta gastronomia erakusteko. Ikuskizunak 200 metroko eszenatoki erraldoi batean egin ziren eta bertatik igaro ziren talde desberdinak bi egunetan zehar. Denetarik entzun zen bertan: quena, charango, bonbo eta bandoneoiak bezalako instrumentuak, eta rantxerak, korridoak, flamenkoa, merengueak, saltsa, tangoak eta chacarerak bezalako dantzak.
Euskaldunek elkarrekin egin zuten emanaldia eta dantzarien ikuskizunak txalapartaren soinua izan zuen lagun. Bi txalaparta egon ziren, euskal etxeetako txalapartarien esku, eta antzinako instrumentu honen soinuak ikusleak liluratu egin zituen. Villa Mercedeseko Liliana Rouanek ekitaldiko irudiak bidali dizkigu, 'Rio Cuarton pasa genituen une ederren froga egon dadin'.
[Rio Cuartoko eta Villa Mercedeseko euskal etxeek indarrak batu zituzten euskal ikuskizun bat eskaintzeko Cordobako herrian egin zen Munduko Herrian Jaian (argazkia Villa MercedesEE)]
[Villa Mercedeseko dantzariak euren emanaldiaren ostean. Erdian Liliana Rouan ageri da (Villa MercedesEE]
[Villa Mercedes eta Rio Cuartoko dantzari, kantari eta musikariak euskal tabernaren aurrean, emanaldiaren ostean (argazkia Villa MercedesEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus