euskal diaspora eta kultura
2012/05/22
PUBLIZITATEA
Rhode Island, AEB. Rhode Island Basque Club-eko ehun bazkide eta lagun baino gehiago bildu ziren iragan asteburuan Riki Lasa elkartekidearen etxean, urteroko Txitxiburduntzi jaia ospatzeko. Zalantzarik gabe, eguneko menuaren izarra txerri errekia izan zen eta Patxi Gandiagak maixuki prestatu zuen txitxiburdintzi erara. Bazkariko beste platerrak patata tortilak, txorizoa, entsalada mistoa eta entsaladila errusiarra izan ziren, elkarteko iturriek azaldu dutenez.
[2012ko Txitxiburduntziaren menua prestatzen (argazkia RIEE)]
[Giroa bikaina izan zen egun osoan, bazkarian hasi eta arratsaldeko kirol erakustaldiak arte (argazkia RIEE)]
Eguna bukatzeko herri kirol erakustaldia egin zuten elkarteko bazkideek: Riki Lasak eta Juanmari Aramendik aizkolari proba egin zuten, eta beste kide batzuek harrijasotze eta txinga eramate saioak ere egin zituzten. Horrez gain, gaztetxoek etxeko frontoi txikian pilota partidak jokatu ahal izan zituzten, gurasoen tradizioari jarraiki (pilotari ohiek sortua da Rhode Islandeko Euskal Etxea).
Elkarteak eguneko argazki sorta zabala argitaratu du bere webgunean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus