euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko Euskal Ikasketa Zentroa Argitalpen Koordinatzaile bila ari da; eskabide epea, asteazkenean amaituko

2009/06/26

Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroa eta Euskal Liburutegiko sarrera, Kate Camino bertako bulegoko arduraduna harreragile (argazkia EuskalKultura.com)
Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroa eta Euskal Liburutegiko sarrera, Kate Camino bertako bulegoko arduraduna harreragile (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Datorren asteazkenean, uztailaren 1ean amaituko da Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak (CBS) zabaldu duen lanpostu deiari erantzuteko epea. 11 hilabeterako kontratua da, 32 ordu astero eta berritzeko aukerarekin, ekonomia lagun bada. 25.400 dolarreko soldata dauka, etekinak barne. Hautagaiak argitaratze lanetan esperientzia eduki beharko luke eta marketin eta salmenta kontuetan ere aritu izana kontutan hartuko da. Eskabideak aurkezteko epea datorren asteko asteazkenean amaituko, uztailaren 1ean. Interesatuentzat hona nora jo eta norekin harremanetan jarri e-mailez zein telefonoz.

Reno, Nevada, AEB. Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroa Argitalpen Koordinatzaile baten bila ari da, erakunde honek ateratzen dituen euskal gaiko liburuen argitaratze prozesua koordinatu eta, oro har, euskal kulturarekin edo euskararekin zerikusia duten liburugintzan lagungarri izan dadin.

Xehetasunak eta honi buruzko jakingarriak, ingelesez: hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia