euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadako Unibertsitateak euskal-amerikar ikasleentzako beka eskaintzen du; apirilak 15a arte

2012/04/03

Kate Camino Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-eko sarreran (argazkia EuskalKultura.com)
Kate Camino Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-eko sarreran (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Nevada-Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek (CBS) Dolores Saval Triguero beka eskatzeko deia egin die Nevadako euskal jatorridun ikasleei. Beka honi esker unibertsitatean ikasketak egiteko diru-laguntza jasoko dute eskatzaileek; laguntza hori 500 eta 1000 dolar bitartekoa izan daiteke. Beka 1995ean sortu zen, Dolores Saval Triguero zenaren omenez. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 15ean itxiko da. Bestalde, CBS-ek “Play, Games and Sports: Bodies of Practice, Communities of Desire” nazioarteko mintegia egingo du apirilaren 19tik 21era. Honi buruz xehetasunak emango ditugu datorren astean.

Reno, AEB. Nevada Renoko Unibertsitateak zabalik dauka euskal jatorridun ikasleentzako Dolores Saval Triguero bekaren 2012ko deialdira eskabideak aurkezteko epea. Beka hau unibertsitatean ikasketan egiten ari diren edo egin nahi dituzten Nevadako euskal amerikarrei zuzendua da, bereziki estatuko baserri-giroan bizi direnei. Diru-laguntza honi esker ikasleek 500-1.000 dolar bitarteko fondoak jasoko dituzte ikasturtean zehar.

Beka hau 1995ean sortu zen, Dolores Saval Trigueroren familiak egin zuen dohaintzari esker. Dolores Saval euskal immigranteen alaba zen.

Laguntza eskatu nahi dutenek apirilaren 15a baino lehen aurkeztu behar dituzte eskabideak. Eskatzaileak Unibertsitateko ikasle izan behar dute eta 2.75eko batazbesteko nota izan behar dute. Informazio gehiago eta beka eskatzeko inprimakiak, hemen.

Zalantzak argitzeko edo datu gehiago eskatzeko, jarri harremanetan Kate Caminorekin Center for Basque Studies-en: kcamino@unr.edu (telefonoa 775.682.5565, faxa 775.784.1355).

Nazioarteko mintegia

Bestalde, Renoko Center for Basque Studies-ek hil honetan “Play, Games and Sports: Bodies of Practice, Communities of Desire” nazioarteko mintegia egingo du. Apirilaren 19tik 21era egingo da topaketa eta bertan izango dira Joseba Etxebeste, Clara Urdangarin eta Olatz Gonzalez euskaldunak, joko eta kirolek gizartean duten eraginari buruz hausnarketa egiten duten adituen artean. Honi buruz datorren astean, datak hurbildu ahala emango dugu xehetasun gehiago.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia