Reno, AEB. Renoko Unibertsitateak euskal historian eta politikan adituak hartuko ditu asteburuan, Agirre Lehendakariaren nazioarteko eragin politikoari buruz mintzatu eta hausnarketa egiteko. Mintegia larunbatean hasiko da eta asteartea arte luzatuko da. Ekainean bigarren parte bat izango du Berlingo Humboldt Unibertsitatean eta ondoren hirugarren bat New Yorkeko Columbia University-n.
Aurten 75 urte bete dira Jose Antonio Agirrek eta Euskadiko gobernuak erbestera ihes egin behar izan zutenetik, Bilbo Francoren eskuetan erori eta gero. Agirreren ihesa abentura latza izan zen: Europan barrena ibili behar izan zuen eta azkenean Berlinen, izen faltsu batekin, lortu zuen Ameriketara joateko pasaportea, Francoren aliatu Hitlerren hirian bertan. Agirrek berak liburu batean jaso zuen esperientzia: "De Bilbao a Nueva York pasando por Berlín".
Nazioarteko mintegiaren lehen zati honek Agirreren gobernuaren nazioarteko politika aztertuko du. Hizlariak CBSko Xabier Irujo, Joseba Zulaika eta Sandra Ott, eta Ángel Viñas (Universidad Complutense, Madrid) eta Julián Casanova (Universidad de Zaragoza) izango dira.
Egitaraua:
-Martxoaren 26a, Sparks Heritage Museum, 14:00: Xabier Irujo, “The Bombing of Gernika.”
-Martxoaren 28a, Basque Conference Room, 305, 3.solairua, Mathewson-IGT Knowledge Center, University of Nevada, Reno, 16:00: Ángel Viñas, “The English Gold: British Payment of Multi-million Pound Bribes to Franco’s Top Generals.”
-Martxoaren 28a, Basque Conference Room, Mathewson-IGT Knowledge Center, University of Nevada, Reno, 17:00: Julián Casanova, “Francoist repression.”
-Martxoaren 29a, Basque Conference Room, Mathewson-IGT Knowledge Center, University of Nevada, Reno, 16:00: Joseba Zulaika, “From Gernika to Bilbao.”
-Martxoaren 29a, Basque Conference Room, Mathewson-IGT Knowledge Center, University of Nevada, Reno, 17:00: Sandra Ott, “Occupation of Iparralde (1940-1944).”
Mintegiaren antolatzaileak honakoak dira: CBS eta Etxepare Euskal Institutua, Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies-en eta Kanpo Harrremanetarako Idazkaritza Nagusiaren lankidetzarekin. EHUko Mikel Laboa Katedrak ere lagundu du mintegia.
Egitarau osoa, hemen.