euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko Jon Bilbao Liburutegiak Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketa batekin egin du bat 80. urteurrenarekin

2017/05/31

Gernikako San Juan elizaren hondakinak bonbardaketaren ostean
Gernikako San Juan elizaren hondakinak bonbardaketaren ostean

PUBLIZITATEA

Aurten Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena bete dela-eta, Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegiak bat egin nahi izan du efemeridearekin eta ahotsa eman die bombardaketa nozitu zutenekin eta sarraskiak utzitako ondorioekin, eta erakusketa bat antolatu du "Gernika, Voices after the Bombs" (Gernika, ahotsak bonben ondotik) izenburupean. Datorren urrira arte egongo da zabalik liburutegiaren sarreran, Mathewson-IGT Jakintza Zentruan,

Reno, Nevada, AEB. Mundu osoan beste askok bezala, Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegian pentsatu zuten zerbait egin behar zutela, garrantzitsua zela zerbait egitea pentsatu zuten aurten Bonbardaketaren 80. urteurrena hurbiltzen ari zela ikusi zutenean. Liburutegia leku berezian dago, UR bezalako instituzio batean, eta material asko dauka bere artxiboetan gertakari hari buruz eta, beraz, gizakien ikuspuntuari indar ematea pentsatu zuen, hitza ematea bizirik atera zirenei "Gernika: Voices after the Bombs" (Gernika, ahotsak bonben ondotik) antolatuz. Erakusketak gernikarren sei lekukotasun batzen ditu eta testuak eta euren itzulpena ingelesera Irati Urkiza Ansoleagak eta Edurne Arosteguik prestatu dituzte, Liburutegiko bekaduna lehena, eta William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentruan bere doktorego tesia prestatzen ari den ikertzaile euskal-kaliforniarra, bigarrena.

Jon Bilbao Liburutegiko arduradun den Iñaki Arrieta liburuzainaren esanetan, "Bonbardaketaren 80. urteurrena aukera bat da atentzioa deitu eta kontzientzia sortzeko bertan gertatu zenari buruz, eta laguntzen du kontatzeko eta azaltzeko zergatik duen axola gaur egun honelako gertakari historiko batek".

Nevada-Renoko Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentruko zuzendari Xabier Irujo aditua da Gernikako Bonbardaketaren gaian eta argitara eman berria du "Gernika 1937: Merkatu Eguneko Sarraskia" (Gernika, 1937: The Market Day Massacre). Nevada-Renoko Unibertsitateko Argitaletxean (2015), eta bera ere laguntzaile izan zen erakusketa muntatzerakoan. Hauxe da bere esana erakusketak azaleratzen duen sofrikario eta talka emozionalari buruz: "Sakon aztertzen badugu jendearen sofrikarioa eta biktimek hil ziren modua, orduan has gaitezke ulertzen honelako bonbardaketa moten inpaktoa. Zerbait sentitzen dugunean, orduan jabetzen gara egiazki. Sentiten ez badugu, gure burmuinak nolabait sailkatu egiten du informazioa, baina ondorio gutxi dauka gure portaeran".

Erakusketa 2017ko urrira arte egongo da zabalik Liburutegiare eta Euskal Ikasketa Zentroaren sarreran, Unibertsitateko Mathewson-IGT Jakintza Zentroko hirugarren solairuan. Informazio gehiagorako, egin klik hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia