euskal diaspora eta kultura
2009/05/28
PUBLIZITATEA
Reno, Estatu Batuak. Eskaintza behin baino ez edo oso gutxitan gertatzen den horietakoa da. Renoko Unibertsitateko Liburutegiko Euskal Adarrak liburu andana polita dauka banatzeko, oso egoera onean --gehienak berri-berriak-- eta baitu lekurik, bere egitasmoan ez baita sartzen gisa honetako liburuak --haur eta gazte literatura eta testu liburuak-- gehiago gordetzea, gaur egun badaude-eta lan hori egiten duten erakundeak.
Hori dela-eta, eta EuskalKultura.com-ekin hizketan, adostasun batera heldu gara, munduko Euskal Etxeetan dauden liburutegiei dohan eskaintzeko. Euskal Etxe interesatuek e-mail bidali beharko lukete euren datuak eta egoera adieraziz, eta Renotik liburu pakete batzuk bidaliko lizkiekete, musutruke, liburuei erabilera emango zaieneko konpromisoarekin. Izenburuak ezin dira aldez aurretik jakin, baina segurtatzen da egoera onean dauden euskal liburuak direla, gehienbat haur eta gazte literaturakoak eta, hein apalago batean, testu liburuak, euskaraz eta gaztelaniaz.
Interesatuek, e-mail bat bidaki behar dute, datorren asteazkenaren aurretik, mubeda@unr.edu eta kcamino@unr.edu, bi helbideetara (bati bidali, kopiarekin besteari, esaterako), nork, nondik idazten duen ipinita, Euskal Etxearen eta Liburutegiaren aurkezpena eginez eta liburuak bidaltzeko helbidea ere ipiniz. 50 bat kutxa badaude prestatuta, bakoitzean 20-25 liburu. Bistan denez, izenburuak ezin dira aukeratu eta tokatzen dena tokatzen da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus