euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko Euskal Ikasketa Zentroko zuzendari Xabier Irujok Bakea eta Berradiskidetzearen saria jasoko du gaur Gernikan

2019/04/26

Xabier Irujo ( (arg. Jose Mari Martínez-DNG)
Xabier Irujo ( (arg. Jose Mari Martínez-DNG)

PUBLIZITATEA

Gernika, Bizkaia. Gaur ostirala, apirilaren 26a, Gernikako Bonbardaketaren 82. urteurrena gogoratuko da. Munduan zehar barreiaturiko euskaldunek eta euskal etxeek egingo dute eta baita ere, nola ez, Gernikan eta Euskal Herrian, bertako egungo herritar eta autoritateek. Gernikak, 1937ko bonbardaketan herritarrek erabili zuten babeslekuetako bat zabalduko da, zaharberritze lanak egin ostean bisitagai ipinita, eta Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko XV. Gernika sariak emango dira, horietarik bat Diasporako euskaldun bati, Xabier Irujo historialariari, Gernikako Bonbardaketa ikertu eta gaiari zabalkunde akademiko eta bestelakoa ere eman dion pertsona.

Xabier Irujo Ametzaga (Caracas, Venezuela 1967), Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko zuzendaria da, euskal erbestea gertutik ezagutzen duen pertsona, eta saria beste saridun hauekin batera jasoko du: Gizatiar Laguntza eta Krisi kudeaketa europar komisario Christos Stylianides; Paul Preston hispanista, eta Madrilgo Konplutense Unibertsitateko katedradun emeritu Angel Viñas.

Bestalde, eta arratsaldez, George Steer-Gernika bakearen aldeko kazetaritza Mikel Ayestaran kazetariari emango zaio.

Eguna Gernikan, 21:00etan kandelekin egingo den ibilbide isilarekin bukatuko da Foruen Plazan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia