euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko CBSn omenaldia historian giltzarri izan duen Douglass-i, haren izena eta zentroarena betirako lotuz

2015/11/30

William A. Douglass bere bikotearekin Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroari bere izena ezarri zioten egunean.
William A. Douglass bere bikotearekin Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroari bere izena ezarri zioten egunean.

PUBLIZITATEA

Berrizendatze zeremonia hilabete hasieran gertatu zen, baina ezin genuen pasatzen utzi azaroa aipatu gabe Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak (CBS, Center for Basque Studies, bere ingelesezko deituran) fundatzaile eta hainbat urtez zuzendari izan zuen William A. Douglass antropologoari egin zion omenaldi berezia, izan ere zentroa bera irakaslearen izenarekin berbataiatuz. Omenaldi horretan bertan, Jon Bilbaoren izena eman zitzaion unibertsitate bereko Euskal Liburutegiari. 

Leire Garcia Baztarrica/Reno, AEB. Omenaldi eta ohoratze berezi eta hunkigarria Nevadako Unibertsitateak egun irakasle emeritu duen eta bere bizitza osoa euskal ikasketei eta euskal diasporari lotua eman duen William Anthony Douglass-i eman ziona azaroaren 3an Unibertsitateko Joe Crowley Student Union-en hitzaldi aretoan, unibertsitateko eta inguru ekademikoko hainbat kide eta euskal komunitateko ordezkariak ere partaide. Douglassekin batera, Jon Bilbaori ere egin zitzaion omenaldia --bibliografoa eta Douglassekin batera Renoko euskal ikerketen fundatzaile izan zena 1994an hil zelarik, semea izan zuen bertan ordezkari-- izan ere William A. Douglass izena paratuz unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroari eta Jon Bilbao bertako Euskal Liburutegiari.

The William Douglass Center for Basque Studies eta the Jon Bilbao Basque Library dira, beraz, bi erakundeon izen berriak ingelesez. Berrizendatze zeremonia ofizialak unibertsitateko eta mundu akademikoko eta Reno inguruko euskal gizataldeko kideak bildu zituen, tartean Brian Sandoval Nevadako gobernadorea bera eta UNRko (University of Nevada, Reno) presidentea, Marc Johnson. Gonbidatuen artean Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaria, New Yorketik propio etorria, Ander Caballero, Bizkaiko Foru Aldundiko Igor Camaño eta Koldo Atxutegi, eta Renoko euskal ikasketekin harremana izandako hainbat lagun. Sandoval gobernadoreak Bill Douglassen ibilbidea eta euskal alorrean zein orokorrean Nevadako estatuari egin dizkion ekarpenak aipatu zituen bere hitzaldian. Unibertsitateko presidentea ere, Jon Bilbaoren semea eta Bill Douglass bera ere zuzendu zitzaizkien bertaratutakoei, azken biak esker biziak emanez ospatzen ari zen ohoreagarengatik.


Bideoa: Nevadako gobernadorea, Brian Sandoval, hizlari Euskal Ikasketa Zentroa eta Euskal Liburutegia berrizendatzeko zeremonian..

Nevada-Renoko Euskal Ikasketa Zentroa leku bakarra da munduan bere ezaugarriekin eta Euskal Herritik kanpo euskal gaiez espezializatutako liburutegi zabalena biltzen du inguruan, euskal diasporaren gaia bereziki jorratuz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia