euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko CBSek 2012-2013ko "William Douglass Distinguished Scholar Award" beka eskatzeko epea ireki du

2011/09/30

Clara Urdangarin eta Joseba Etxebeste dira 2011-2012ko Douglass Distinguished Scholar bekadunak (argazkia IMurua)
Clara Urdangarin eta Joseba Etxebeste dira 2011-2012ko Douglass Distinguished Scholar bekadunak (argazkia IMurua)

PUBLIZITATEA

Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies, hautagaitzak jasotzen hasi da 2012-2013 ikasturteko 'William A. Douglass Distinguished Scholar Award' jarlekurako. Beka hau eskatzeko Euskal Ikasketen arloren batean aditua behar da izan eta kontuan hartuko da eskatzaileak bere arloan egin duen ikerketaren kalitatea eta berrikuntza, hautagaien artean erabakitzeko orduan. 2012-2013 ikasturterako, CBS, Arte aditu baten bila ari da (Artearen Teoria, Historia eta Politika). Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 16ean itxiko da.

Reno, Nevada, AEB. Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak (CBS) 2012-2013 ikasturteko William A. Douglass Distinguished Scholar Award beka eskatzeko epea ireki du. Beka hau 2005ean sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Kultura eta Kanpo Harremanetarako sailen laguntzarekin. Douglass Scholar ikerlariak Euskal Ikasketen arloren batean aditua izan behar du. Kontuan hartuko da eskatzaileak bere arloan egin duen ikerketaren kalitatea eta berrikuntza, hautagaien artean erabakitzeko orduan.  2012-2013 ikasturtean Arte aditu baten bila ari da CBS (Artearen Teoria, Historia eta Politika).

Bekadunak ikerketa proiektu bat gauzatu beharko du bekak irauten duen denboran eta tarte horretan Renon biziko da (irailaren 1etik uztailaren 31 arte). CBSak ikerketa horren emaitzak argitaratu ohi ditu urtero. Era berean, bekadunak bere arloko nazioarteko mintegi batean parte hartu beharko du. Center for Basque Studies-ek urtero antolatzen du horrelako topaketa, gaia adituaren arloaren arabera aukeratuz. Bekadunak unibertsitateko komunitate akademikoari ekarpena egingo diola espero du CBSek. Horretarako, zentroak bulego bat utziko dio adituari, eta ostatua erraztuko dio, hilabeteko gastuetarako laguntza ematearekin batera.

Aurreko edizioetako onuradunak honakoak izan dira: Gregorio Monreal (2005-06), Pedro Ibarra (2006-07), Bernardo Atxaga (2007-08), Javier Echeverria (2008-09), Santiago de Pablo (2009-10), eta Oscar Alvarez Gila (2010-2011). Aurtengo bekadunak Clara Urdangarin eta Joseba Etxebeste dira.

Hautagaiek bidali behar duten informazioa hau da: ikerketa proiektuaren laburpena (bi orri gehienez, ingelesez), CVa, eta erreferentziak eman ditzaketen bi pertsonen izenak eta helbideak. Dokumentazioa Kate Caminori bidali behar zaio (kcamino@unr.edu, Center for Basque Studies, MS/2322, University of Nevada, Reno, Nevada 89557-2322).

Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 16ean itxiko da. Eskabideak e-mailez bidal daitezke (basque@unr.edu), edo faxez (775-784-1355), edo posta arrunt bidez.

Edozein zalantza argitzeko, idatzi Joseba Zulaika irakasleari (zulaika@unr.edu), Sandra Ott irakasleari (sott@unr.edu) edo, telefonoz, deitu CBSra (775-784-4854).

-CBSren webgunea: http://basque.unr


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia