euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko CBSek "Beyond Gernika & the Guggenheim" mintegia abiatuko du bihar

2013/05/01

Renoko CBS-ko 2013ko Nazioarteko Mintegiaren afitxa
Renoko CBS-ko 2013ko Nazioarteko Mintegiaren afitxa

PUBLIZITATEA

Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-Euskal Ikasketen Zentroak bihar hasiko du aurtengo Nazioarteko Mintegia, "Beyond Guernica and the Guggenheim: Relations between Art and Politics from a Comparative Perspective" izenburupean. Mintegia larunbata arte luzatuko da eta nazioarteko adituak bilduko ditu gaur egungo artearen eta polikaren arteko harremana aztertzeko. Mintegiaren antolatzaile dira Adelina Moya eta Jesus Arpal (William Douglass Scholar ikerketa bekadunak) eta CBSko irakasle Zoe Bray.

Reno, AEB. Bihartik hasi eta larunbata bitartean, Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek nazioarteko politika, soziologia eta arte adituak bilduko ditu 2013ko mintegian. Aurtengo edizioaren izenburua da "Beyond Guernica and the Guggenheim: Relations between Art and Politics from a Comparative Perspective" (Guernica eta Guggenheim-ez haratago: Artearen eta Politikaren arteko harremanak ikuspegi konparatibo batetik).

Mintegiaren helburua zera da: alor desberdinetako ikuspuntuak bilduz, gaur egungo arte eta politikaren arteko harremanei buruz hausnartzea. Renon izango diren adituek teoria zein praktika aldetik aztertu dute gaia, nazioarteko kultur eta politika testuinguru batean.

CBS-ren 2013ko mintegiaren egitaraua honakoa da:

Osteguna, maiatzaren 2a

  • 8:45 am Irekiera ekitaldia: Heather Hardy, College of Liberal Arts-eko zuzendaria; Joseba Zulaika eta Zoe Bray, Center for Basque Studies

  • 9 am Txomin Badiola: The Site for Controversy: From Roots to Rhizomes

  • 10 am Nathalie Heinich: Fact or Value: Guernica and the Bond between Art and Politics According to a Sociology of Values

  • 11 pm Adelina Moya & Jesus Arpal: Art in the Basque Country between Aranzazu and the Guggenheim: Two Moments and Places in the Relation between Art and Politics

  • 12 pm Zoe Bray:Looking at the Role of Art in Identity politics: the Case of Haize Berri

  • 1 pm Bazkaria

  • 2 pm Juan Arana: Revolutionary Artistic Sacrifice versus Totalitarian Artistic Entertainment

  • 3 pm Aimar Arriola: Contaminate the Paradigm: Reconsidering Espaliú’s Actions on AIDS Twenty Years Later

  • 4 pm Brett Van Hoesen: An alle Künstler!: The Politics of Place in Max Pechstein’s Post-War Projects

  • 6:30 pm Afaria Eldorado jatetxean

Ostirala, maiatzak 3

  • 9 am Fernando Golvano: Art and Telos: Aesthetics, Politics, and Restrained Action

  • 10 am Catherine Dossin Vive l’Art Révolution: Gérard Fromanger and the Revolutionary Discourse in Painting

  • 11 pm Azucena Vieites: On Art Practices, Feminism, and Gender in the Basque Context: From 1985 to the Present

  • 12 pm Selma Holo: “Denouncing Violence against Women”: Poster Art

  • 1 pm Bazkaria

  • 2 pm Xabier Arakistain (Arakis): Monterhermoso 2008-2011: A Feminist Model for the Field of Art

  • 3 pm Susan Noyes Platt: “Newtopia”: Artists Address Human Rights

  • 4 pm Daniel Castillejo: Collection as Laboratory: Collecting as a Method of Research

  • 6:30 pm Afaria Louis’ Basque Corner jatetxean

Larunbata, maiatzak 4

  • 9 am Peter Selz: Engagement and Commitment

  • 10 am Dore Ashton: On Art and Politics

  • 1:30 pm Txangoa



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia