euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Regis Lavie eta Rodolphe Bidart hazpandarrek irabazi zuten Alaskan XXXV. Munduko Mus Txapelketa

2012/10/10

Regis Lavie eta Rodolphe Bidart hazpandarrak izan ziren garaile Euskal Gizataldeen Munduko 35. Mus Txapelketan (argazkia Peio Jorajuria-EuskalKultura.com)
Regis Lavie eta Rodolphe Bidart hazpandarrak izan ziren garaile Euskal Gizataldeen Munduko 35. Mus Txapelketan (argazkia Peio Jorajuria-EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Frantziako ordezkari Regis Lavie eta Rodolphe Bidart muslariek irabazi zuten irailaren ondarrean jokatu zen Euskal Gizataldeen XXXV. Munduko Mus Txapelketa. Vancouverreko Zazpiak Bat Euskal Etxea izan zen aurtengo edizioaren antolatzailea eta txapelketa Vancouver-tik Alaskarako itsasbidaia egin zuen kruzero batean jokatu zen, irailaren 21etik 29ra. Argentina eta AEBko bikoteek eskuratu zituzten bigarren eta hirugarren postua, hurrenez hurren.

Vancouver, Kanada. Zazpiak Bat Euskal Etxeko lehendakari Elena Sommer-ek EuskalKultura.com-i agertu dionez, elkarte antolatzaileak Euskal Gizataldeen Munduko 35. Mus Txapelketaren oso balioespen baikorra egin du. Sommer-ek kruzeroan jokatu ziren partidetan izan zen giro ona azpimarratu du eta, orohar, itsasbidaia egin zuten 135 lagunek --muslariak, herrialde bakoitzeko ordezkariak eta lagunak-- oso ondo pasa zutela adierazi du.

Txapelketan Frantziako ordezkariak gertatu ziren garaile, Regis Lavie eta Rodolphe Bidart hazpandarrak. Muslari bikoteak, jokatu zituen 11 partidetako 9 irabazi zituen. Bigarren postua Argentinako ordezkarientzat izan zen, Raul Romano eta Jose Macchi. Azkenik, hirugarren postuan AEBtako muslariak, Fidel Marcos eta Pedro Mariezcurrena sailkatu ziren.

Vancouver Mundial Mus 2012 (2)

[Kanadako bi taldeak, txapelketa antolatu zuen herrialdearen ordezkari, sari banaketa ekitaldian (argazkia VancouverEE)]

"Partaide guztiek oso ondo pasa zutela uste dut, batez ere muslariek, eguna jokoan ematen zuten eta! Baina horretara etorri ziren, izan ere!", adierazi digu Elena Sommer-ek. "Gainera beste txapelketa bat antolatu zen mundialetik kanpo, bidaia egin zuten ordezkari eta lagunentzako, eta partehartze handia izan zuen honek ere". Bidaian Alaskako paisaia ikusgarriekin gozatzeko aukera izan zuten muslariek eta lagunek.

Vancouver Mundial Mus 2012 (3)

[Glacier Bay Parke Nazionaleko glaziar ikusgarriak (argazkia VancouverEE)]

Sailkapena:

1.- Frantzia: Regis Lavie, Rodolphe Bidart.

2.- Argentina: Jose Macchi, Raul Romano. 

3.- AEB: Fidel Marcos, Pedro Mariezcurrena.

4.- Venezuela: Mariano Larrañaga, Ausencio Eguilaz.

5.- Espainia: Alberto de Antonio Carrasco, Agustin Felix Hormaeche.

6.- Uruguai: Julio Cesar García, Hector Oscar Bignotti.

7. -Euskadi: Ramon Viturro Barco, Jose Luis Garcia Loza.

8.- Kanada 2: Teo Ruiz, Tomas Ugarteburu.

9.- Txile: Juan Pedro Echenique, Jose Miura Echevarria.

10.- Mexiko: Angel Matienzo, Jesus Barrasa. 

11.- Australia: Pedro Altuna, Jose Lasa. 

12.- Kanada 1: Txomin Azpiri, Pedro Onaindia.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia