euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Recreo Vasco' uda ekitaldia estreinatuko du asteartean Chacabucoko Euskal Etxeak, 4 eta 8 urte arteko umeentzat

2021/12/20

Chacabucoko 'Recreo Vasco' abenduaren 21ean hasiko da
Chacabucoko 'Recreo Vasco' abenduaren 21ean hasiko da

PUBLIZITATEA

Chacabuco, Argentina. ‘Recreo Vasco’ udalekua jarriko du bihartik aurrera abian Chacabucoko Euskal Etxeak, 4 eta 8 urte arteko umeei zuzenduta. Proposamena urtarrilean eta otsaila amaitu arte garatuko da eta aukera emango die partaideei olgeta eta astialdi saioetan aritzeko euskal kultura zantzuak eskuratzearekin batera, tailerrak antolatuz gogoan harturik kirolak, jantzi tradizionalak, dantzak, euskara eta beste hainbat alor.

Udalekuko aktibitateak astearteetan eta ostegunetan izango dira, goizeko 10etatik 12etara, Euskal Etxearen egoitzan. Txikiek ez dute nahitaez topaketa guztietara joan behar izango. Arduraduna, lehenengo hezkuntzako maistra den Danisa Longo izango da eta berarekin batera gai bakoitzean aditua den EEko bazkide bat arituko da. Danisa Longok badu eskarmentua hau bezalako tailerrak ematen eta FEVAk antolatutako Txikien Monitoreentzako tailerretan hartu du parte.

Guillermo Larregui Euskal Etxeko lehendakari Lucia Igarzabalek iragarri du ekimen berriaren asmoa “Chacabucoko jendeak euskal kultura ezagutzea“ dela. Izan ere, “Udalekura etortzeko ez da beharrezkoa izango guraso eta haurrek euskal jatorririk izatea ezta Euskal Etxeko bazkidea izatea ere“, adierazi du.

‘Recreo Vasco’ ez da musutruke izango baina “oso kostu baxua izango du“. Are gehiago, txiki bakoitzak parte hartzen duen egunak baino ez ditu ordaindu beharko. Informazio gehiago, Guillermo Larreguiko idazkaritzarekin kontaktatuz.

Agintarien karguratze ekitaldi ofizialaren egoitza

Adierazi, bestalde, duela bi urte gertatu zen bezala, eta azaroko legegileen hauteskunde nazionalak egin ondoren, Chabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxea agintari berrien karguratze ekitaldi ofizialaren egoitza izan zela abenduaren 10ean. Zeremoniara hiriko agintari nagusiak bildu ziren, tartean Victor Aiola alkatea.


[Chacabucoko agintari berrien karguratze ekitaldia Euskal Etxean (argazkia Chacabuco Udala)]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia