euskal diaspora eta kultura
2011/07/06
PUBLIZITATEA
Bartzelona, Katalunia. Rebeka Elizegi ilustratzaileak urte asko daramatza besteen ipuinak irudi bihurtzen, baina "Una flor de recanvi per a la mare" liburuan bera bihurtu da idazle. Lan honetan Elizegik ume batek nola bizi duen amaren bularreko minbizia azaltzen du. Eta, nahiz eta gaiak tristea eta gogorra dirudien, egilearen naturaltasunak dramatismoa kendu egiten dio eta ikuspuntu baikorra ematen.
Rebekak badaki bai zertaz ari den, berak bizitakoa islatzen baitu ipuinak: bere amak minbizia izan zuen eta esperientzia hori izan du oinarri liburua idazteko. "Gai hau beste tonu batekin jorratzeko beharra ikusten nuen; tonu afektiboago batekin, medikuen hiztegi hotzetik urrun. Gure amarekin ikasi genuen gaisotasuna mimoak egin eta maitasuna xahutzeko garaia zela, eta asko ikas daitekeela esperientzia honetatik. Harremanak estutzeko aukera zela", azaltzen du.
Haurrentzat... baina nagusientzako ere
Horren guztiaren emaitza haurrentzako liburu bat da, baina nagusientzako ere idatzi du Elizegik. "Liburua idatzi nuenean nagusiei haurrekin gai honi buruz hitz egiten laguntzea nuen buruan, baina baita ere nagusiei euren sentipenei buruz hitz egiten laguntzea", azaltzen du. Liburuaren protagonistak amarekin batera parte hartzen du gaixotasunari aurre egiteak susposatzen duen erronkan, eta elkarrekin, gaisotasuna gainditzea lortzen dute.
Ipuinak tonu baikorra eta alaia du --marrazkiek horretan frango laguntzen dute--, eta irudi poetikoak ere erabiltzen ditu: adibidez, mastektomia zer den azaltzeko loreen metafora darabil egileak. Liburuak harrera ona izan du Katalunian eta Elizegi oso pozik agertu da: "Gaia oso zaila izanda, jendeak oso ondo hartu du eta harrituta nago".
Irailean, euskaraz
Takatuka argitaletxeak plazaratu du "Una flor de repuesto para mamá" katalanez eta gaztelaniaz, eta euskarazko bertsioa irailean Denonartean bilduman agertuko da. Rebeka Elizegi ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa da eta Bartzelonako Alehop estudioaren sortzailea da, Víctor Escandell-ekin batera.
-Rebeka Elizegiren lanaz informazio gehiago, bere blogean, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus