euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Realeko zaletu talde batek peña realzale berria abiatu du La Platan, 'Argentinako Realzaleak' izenpean

2009/12/11

'Argentinako Realzaleak' Peña sustatzen ari den taldeko kide batzuk joan den astelehenean La Platan eginiko elkarretaratzearen ondoren
'Argentinako Realzaleak' Peña sustatzen ari den taldeko kide batzuk joan den astelehenean La Platan eginiko elkarretaratzearen ondoren

PUBLIZITATEA

Argentinako euskal gizataldeko kide talde batek lehenengo urratsa eman du aste honetan La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan, Donostiako Reala futbol taldearen lehenengo peña argentinarra osatzeko. Peña berria ekipoa bere mendeurrena ospatzen ari den urtearen baitan sortu da eta 'Argentinako Realzaleak' hartu du izentzat. Hasi berria izanik ere plazan da dagoeneko eta berezko lekua sortu du Facebook-en, dagoeneko ehun bat lagun bilduz. Ofizialtasuna eta lege nortasuna eman arteko lehenengo fasean Cesar Arrondo hautatu dute sortzaileek koordinatzaile.

La Plata, Argentina. Joan den astelehenean, abenduaren 7an, La Plata hirian eginiko bilera batean ,"Argentinako Realzaleak" izena hartu duen peñaren batzorde sustatzailea osatu da, Donostiako Real Sociedad ekipoaren aldeko zaletuak partaide, Laprida, Necochea, Suipacha, Chacabuco eta Chascomusko Euskal Etxeetako bazkideak direlarik sorrera momentu honetako kideak.

Lehenengo Batzorde Sustatzaile hau osatu dutenek --Iñaki eta Marcial Agostini Zubillaga (Necochea), Ignacio Sagastume (Suipacha), Luis Aramburu (Chacabuco), Lorenza Márquez eta Pedro Mauregui Larranda (Chascomús)-- Cesar Arrondo (Laprida) hautatu dute taldeko koordinatzaile eta 2010. urtea ezarri diote euren buruari Argentinako euskal etxe bakoitzeko pertsona bat gonbidatu eta ahalik eta jenderik gehien erakartzeko Peñara. Realaren aurrean behar bezala agiriduntzeko bidea hasia dute. Taldeak zabaldua du dagoeneko bere orria Facebooken.

"Klubaren mendeurreko ospakizunen baitan eta ekipo txuri-urdineko zaletuen elkarretaratze esparru gisa, Argentinako Realzaleak osatu dugu", adierazi dute Donostian egoitza duen ekipoaren alde egin eta laguntzeko sortu den elkarte berrikoek. Gogoratu behar da, historia aberatsa duen taldea izan arren, Reala Espainiako Bigarren Mailako Futbol Dibisioan dagoela egun, taulako lehenengo badoa ere, eta beraz lehenengo mailara itzultzeko posibilitatez dagoela une honetan, bertan eman baitzituen 40 urte segidan, 2006-2007ko denboraldian jaitsi bazen ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia