Donostia-San Sebastian. Antolatzaileak eta bulego-lana jori-jorian ari dira Realaren eta Athetic-en —eta baita La Ligako beste talde batzuen— inguruan, datorren uda honetan partidak joka ditzaten Ipar Amerikan (gogora dezagun Europan batzuek uste dutenaren kontra kontzeptu honek Mexiko, AEB eta Kanada biltzen dituela). Argi dirudi bi euskal talde hauek Mexiko eta Estatu Batuetan arituko direla, baina ez da oraindik baieztatu euskal derbyrik jokatuko al den azkenik.
Athetic eta Chivas-en arteko lehen itzulia abenduan jokatu zen San Mamesen
Momentuko baieztatuta daudenak Athleticen Mexikoko bi partida dira, Guadalajarako Chivas taldearen kontra uztailaren 16an, Gernikako Arbola Lehiaketaren itzuliko norgehiagoka legez —San Mameseko partidan 2 eta 0 irabazi zuten zurigorriek, Berenguer eta Sancet golegile— eta uztailaren 19an Necaxa-ren kontra, azken honen Mendeurreneko ekitaldien baitan Victoria de Aguascalientes zelaian. Athletic behin aritu zen historikoki ekipo hau aurkari, 1935an, Mexiko Hirian, eta 4 eta 1 galdu zuen.