euskal diaspora eta kultura
2009/11/24
PUBLIZITATEA
Murtzia, Espainia. Irungo Real Unionek baiezkoa eman zion Murtziako Euskal Etxetik jasotako gonbidapenari eta gustu handiz azaldu ziren Murtziako Euskal Etxeko egoitzara, euskal elkarte murtziarreko kideek bertan prestatutako harrera ekitaldi eta afaria elkarren artean partekatzera.
Bi elkarteen artean eginiko elkarretaratzea apala eta polita izan zen, euskaldunek sarritan egiten dituzten bezala mahai ongi hornitu baten inguruan. Horretan lagundu zuen, zalantzarik gabe, Euskal Etxeko lehendakaria, Unai Sanchez, irundarra eta unionista izateak.
Elkartasun ekitaldi polita
Ekitaldian zehar Real Uniongo presidenteak, Ricardo Garciak, klubeko banderatxoa eta taldeko kideek sinatutako elastikoa oparitu zien euskal etxekoei. Garciarekin batera, ekipoko zuzendaritzako kide gehiago eta Irundik etorritako lagun gehiago baziren bertan, hala nola Roberto Beloki eta Sergio Sanz batzordekideak, Javier Cia Irungo zinegotzia, Roberto López Ufarte kirol zuzendaria, Gorka Bergés prentsaburua, Borja Olazabal kazetaria eta Oscar Hernandez kolaboratzailea.
Euskal Etxearen aldetik, harrera egin zieten, Unai Sanchez-ekin batera, Mari Carmen Lopez, Hugo Costa eta Ana Marta Alonso elkarteko batzordekide eta lagunek, beti ere arrakastarik onena deiatuz talde gipuzkoarrari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus