euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Raquel Idoate historialariak Nafarroatik Ameriketarako 1840-1874 bitarteko emigrazioa aztertu du liburu batean

2021/05/21

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Bere doktore-tesia du, orain liburu gisa egokitu eta argitaratua. Zerrenda bat baitaratzen du Nafarroa 1840 eta 1874 artean utzi eta Ameriketarako jauzia eman zuten lau mila biztanleren izenekin, gehienetan helmuga  Argentina, Uruguai eta Kuba zutela, eta kasuren batean, Mexiko, Puerto Rico edo Kaliforniara. Bakoitza abiatu zen urtea, izena, jatorria eta helmuga ageri dira. Asko betiko joango ziren eta beste batzuek, berriz, itzuliko ziren, gaur egun ere ozeanoaren bi aldeetan dauden familien arteko zubi eta loturei bide emanez.

Migrazioak, protagonista berak ez ezik, herri asko ere markatu zituen; izan ere, leku askotan gazteriaren gehiengoak edo zati handi batek hartu baitzuen emigrazioaren. 16 eta 25 urte bitarteko gazteak ziren gehienbat, gizonen kasuan; eta urteren bat gehiagokoak emakumeak, gehienak landa-eremukoak. Euskaradunak ziren gehienbat, eta ez ziren asko beren izenaz harago idazten zekitenak.

Raquel Idoate Ancín-en "Emigración de la Navarra Atlántica a América (1840 - 1874)" 2020an argitaratu zuen Caligrama argitaletxeak, eta Iruñean aurkeztu du aurten. 530 orrialde ditu, eta horietatik 222 aipatu urte tarte horretan emigratu zutenen zerrendari dagozkio, Egileak Bera, Etxalar, Goizueta, Ihaben, Leitza, Lekunberri, Lesaka, Lizaso, Santesteban, Iruñea, Uharte-Arakil eta Atarrabiako notariotzetatik lortutako datuak dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia