Pertsona apala, hurbila eta aktiboa ia bere azken momenturaino, joan den asteazkenean hil da Estatu Batuetan, Idahoko Boise hirian, Ramon Ysursa, oso pertsona ezaguna Idahoko euskal komunitatean eta kolektibitate horretako adin altuenetako kidea. Ramon Ysursa, orain egun batzuk arte Idahoko estatu-idazkari izan den Ben Ysursaren aita zen eta baita John Ysursarena ere, besteak beste, azken hau urtetan NABO Estatu Batuetako euskal elkarteen federazioko arduradun eta sustatzailea eta gaur egun BSU unibertsitatean historia irakasle eta Euskal Ikasketen Partzuergoko zuzendaria.