Guraso aulestiarren seme da Ramon Jaio Astorkia, eta 2016 hondarrean Australian egindako udal hauteskundeetan, Hinchinbrook Shire herriko alkate hautatu zuten, North Queensland erregioan, 20. mendeko lehenengo erdian azukre-kainabera ebaki eta bertako "farm"etan lan egin zuen euskal emigrazioa jaso zuen eskualdean. Jaiok eta bere arrebak bisitatu dute euren gurasoen jaioterria, eta eusten omen diete Euskal Herriarekiko loturei.
Aulestiko 'Garaur’ eta ‘Zetokiz’ baserrietakoak dauzka, hurrenez hurren, aita eta ama, alkate australiarrak eta Euskal Herriarekin eta familiaren kultura eta sustrai europarren ikutu eta eraginpean hazi omen dira Jaio Astorkia-tarrak antipodetan.
Azkeneko hauteskundeetan, erabateko gehiengoa lotu zuen Ramon Jayok Hinchinbrook Shire-n, bozken %51,85 bereganatuz, 12.558 biztanle dituen herri honetako alkatetza eskuratzeko lehian.
Honi guztiari buruzko artikulu bat eman zuen atzo argitara El Correo egunkari bizkaitarrak, Mirari Artime kazetariak sinatua.