euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rafael Martin omenduz eta EEan eta Gernika Parkeko ekitaldiez bukatu da Bogotan 2009ko Euskal Astea

2009/10/05

Familiaren eta lagun eta adiskideen presentzia hunkitua bildu zuen 2009ko Euskal Kolonbiar Asteko amaiera egunean eginiko omenaldia
Familiaren eta lagun eta adiskideen presentzia hunkitua bildu zuen 2009ko Euskal Kolonbiar Asteko amaiera egunean eginiko omenaldia

PUBLIZITATEA

Amaitua da joan den ostiralean Bogotan Euskal Kolonbiar Kultur Astearen seigarren edizioa. Euskal Etxean eta Gernika Parkean egin ekitaldiez bukatu dira 2009ko saioak, besteak beste Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen Rafael Martin omenduz eta bere familia bertan, EEko areto nagusiari haren izena ipiniz. Horrekin batera, Astearen azkeneko egunak, euskal zine emanaldiak, hezkuntza zineari buruzko foroa eta egitarauaren hondarreko hitzorduen ahitzea ekarri du, arrakastaz, izan ere.

Bogota, Kolonbia. Gomuta eta ohoratze ekitaldi bat egin zitzaion ostiral arratsaldean Kolonbiako euskal gizataldeko eta Euskal Etxeko buruzagitza taldeko kide izan zen Rafale Martin Alvarez-i, hunkigarria, bere argazkia eskuetan, familiaren eta diskide eta lagunen oroitzapen berezia jaso baitzuen, baita iraunkorra ere, bere izena ezarri baitzitzaion --hori adierazten duten bi plaka ipiniz, euskaraz bata eta gaztelaniaz bestea-- euskal egoitzako areto nagusiari.

Horrekin batera, Kultur Astearen gainerako egunetan bezala, azkeneko egunak ere zine emanaldi ugari ekarri zuen, helduentzat zein haurrentzat, eta luzera laburreko zein luzeko, erakutsiz, hondarreko egun horretan, Días Contados (1994, Imanol Uribe), Kutsidazu bidea, Ixabel (2006, Fernando Bernués/Mireia Gabilondo) eta Eutsi (2007, Alberto J. Gorritiberea), Bogotá inguru metropolitanoko zenbait egoitzatan.

2009 kolonbia euskal astea 01

[Bogota-ko Euskal Etxeko areto nagusiari Rafael Martin-en izena paratzen dioten momentua]

Zine emanaldiekin batera, ekarpen izan dira aurtengo programan bertako Munduko Umeak abesbatza euskal-kolonbiarraren kontzertuak; Hiia eta Baloreak Solasguneko IV.edizioa; eta Thierry Malandain-en izena daraman Biarritzeko ballet prestigiotsuaren bi emanaldi.

Euskal Astea Bogota aldeko gertaleku diferentetan gauzatu da, tartean Unibertsitate Katolikoko, Cundinamarcako Unibertsitateko eta Manuela Beltrán Unibertsitateko geletan, Bogota metropolialdeko pare bat kultura etxeetan eta Euskal Etxearen egoitzan berean. Antolatzaile eta sustatzaileen artean, Euskal Etxea bera behar da aipatu, Bogotáko Alkatetza Behinena, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Enbaxada eta Euskadiren Kolonbiako Ordezkaritza.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia