euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rafael Kutz izango da Kolonbia eta Venezuelako Euskadiko ordezkaritza elkartuaren buru; egoitza Bogotan

2008/07/04

Ezkerretik eskubira: Koldo Atxutegi, Unai Azpiritxaga, Pedro Arriaga, Izaskun Etxearte, Rafael Kutz eta Luis Trincado, Kutz Venezuelako euskal komunitatearen aurrean aurkeztu zenean (argazkia Pedro Javier Arriaga)
Ezkerretik eskubira: Koldo Atxutegi, Unai Azpiritxaga, Pedro Arriaga, Izaskun Etxearte, Rafael Kutz eta Luis Trincado, Kutz Venezuelako euskal komunitatearen aurrean aurkeztu zenean (argazkia Pedro Javier Arriaga)

PUBLIZITATEA

Orain arte Venezuelako Euskadiko ordezkaria izan den Rafael Kutz donostiarrak bere gain hartuko du Kolonbia eta Venezuelako ordezkaritza elkartu berria, Koldo Atxutegi Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako aholkulariak EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Funtzionamendu arrazoiak direla eta ordezkaritza berriak Bogotan izango du egoitza eta bi herrialdeetako euskal komunitateen eta Euskal Herriaren artean lotura lana egingo du. Era berean amerikar herrialdeetako enpresa eta kultur eta gizarte elkarteak euskal agintari eta gizarte eragileekin harremanetan jarriko ditu. Ordezkaritza 2009 hasierarako martxan egongo da.

Vitoria-Gasteiz. Joan den maiatzaren 20an onartu zuen Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Kolonbia eta Venezuelarako ordezkaritza elkartuaren sorrera. Ordezkaritza honek Venezuelan zegoen ordezkaritzaren itxiera ekarriko du eta egoitza elkartua Bogotan egotera pasako da, arrazoi operatiboak direla eta. Rafael Kutz donostiarra izango da ordezkaritzaren burua. ‘Hasiera batean Venezuelarako ordezkaritza bat bakarrik irekitzea zen gure asmoa, baina azken urteetan Kolonbiarekin izan den harreman ekonomiko eta instituzionalen hazkundeak erabaki hau birpentsatu arazi zigun eta bi herrialdeei zerbitzua emango dien bulego bateratua irekitzea erabaki genuen, ditugun bulegoak optimizatzeko joerarekin jarraituz', azaldu dio EuskalKultura.com-i Koldo Atxutegi, Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako aholkulariak.

Ordezkaritza berriaren zereginen artean honakoak egongo dira: euskal enpresen nazioartekotzeari laguntza Kolonbia eta Venezuelan; bi herrialde hauetako gobernuekin harremanak sustatzea; garapenerako laguntzak bultzatu; euskal kultura sustatu eta euskal komunitateekin harremanak sakondu.  ‘Bertako euskaldunek, bai Kolonbiakoek zein Venezuelakoek, pozik hartu dute ordezkaritza berri honen irekiera, gure herrialdeen arteko harreman historikoak estutzea ekarriko duelako', azaltzen du Atxutegik. ‘Venezuelaren kasuan ondo ulertu dute bulego bateratu bat irekitzearen arrazoia; euskal etxeko ordezkariei zuzenean azaldu genien eta erabakiarekin ilusionatuta agertu ziren'.

Martxan 2009ko hasierarako

Koldo Atxutegik azaldu duenez, ordezkaritzako arduradunek bulegoa datorren urteko hasierarako lanean egotea espero dute. 'Egoitza erosteko tramiteetan gaude orain, gero egoitza prestatu eta lantaldea kontratau beharko dugu', dio Atxutegik. Bulegoa hau Euskadiren ordezkaritza bihurtuko da garapenerako lankidetza, euskal kolektibitateekin harremana eta euskal enpresen interesen sustapen arloetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia