euskal diaspora eta kultura
2011/05/20
PUBLIZITATEA
Montreal, Quebec. Euskaldunak Euskal Etxeko kideek bilkura egin zuten iragan maiatzaren 15ean, Pierre eta Catherine Oteiza lagunek oparitutako jaki goxoak dastatzeko aitzakiaz baliaturik. Pierre Oteiza euskal produktuak internet bidez saltzen dituen izen bereko enpresaren buru da eta aspaldi agindua zien Euskaldunakeko kideei urdaiazpiko, pate eta beste zenbait kutixiren dastaketa. Lagunarteko giro bikaina izan zuen bilkurak eta kantuan eta dantzan bukatu zuten zenbait partaidek.
[Pierre Oteiza enpresak sarean saltzen dituen jakien dastaketa egin zuten Quebeceko Euskaldunak Euskal Etxean (argazkia QuebecEE)]
Elgarretaratzearen une lasaienak elkarteari buruzko zenbait gai jorratzeko profitatu zituzten bertaratu zirenek. Sylvie Nanaud bazkideak, Salt Lake City-n egin zen NABOren bilkuraren berri eman zuen. Nanaudek Ipar Amerikako Euskal Elkarteen federazio honen parte izatearen poza agertu zuen, eta Ekialdeko kostaldetik Mendebalderaino euskaldunen arteko batasuna eta lankidetza sustatzearen garrantzia nabarmendu zuen.
Gogoratu beharra dago irailean Euskaldunak-ek antolatuko duela NABOren bilkura Montrealen, elkartearen 15. urteurrenean. Quebeceko euskal etxeko kideak hasiak dira urteurren-ospakizunak antolatzen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus