euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Quebec-eko Euskaldunak-ek NABOren bilkura hartuko du irailean; lehen aldiz AEBtik kanpo egingo da

2010/12/27

Elkarteko kideek Euskaldunak-en 15. urteurrena ospatuko dute NABOren bilkurarekin batera (argazkia QuebecEE)
Elkarteko kideek Euskaldunak-en 15. urteurrena ospatuko dute NABOren bilkurarekin batera (argazkia QuebecEE)

PUBLIZITATEA

2011 urteari begira ari dira lanean jada Quebec-eko Euskaldunak elkarteko kideak, eta Adelaide Daraspe lehendakariak dionez, erronka ederra dute: NABOren bilkura antolatzea irailean. Lehen aldia izango da Ipar Ameriketako --hau da, Kanada, Mexiko eta AEBetako-- euskal elkarteak biltzen dituen erakundeak bilera AEBetatik kanpo egiten duela. Irailaren 17an izango da bilkura, eta egun berean Euskaldunak-ek bere sorreraren 15. urteurreneko jaia egingo du.

Montreal, Quebec. Euskaldunak elkartea NABOren udazkeneko bilkuraren antolatzailea izango da datorren irailaren 17an. NABOk urtean hiru bilkura egiten ditu, eta Ipar Ameriketako euskal etxe bakoitzeko bi ordezkarik parte hartzen dute. Nahiz eta NABO Ipar Amerika osoko euskal elkarteen federazioa izan (Kanada, AEB eta Mexiko), baina orain arte AEBetako euskal etxeak izan dira partehartze handiena izan dutenak. Quebec-eko hitzordua aurrerapausu handia izango da, NABOk bilkura AEBetik kanpo egiten duen lehen aldia baita.

"Gure euskal etxea NABOko euskal etxe bakoitzeko bi ordezkariri aurkezteko aukera bikaian izango da", dio Adelaide Daraspek, Euskaldunakeko lehendakariak. "Orain dela bi urte hasi ginen NABOren bilkuretara joaten. Oso garratzitsua iduritzen zaigu Ipar Amerkiketako euskaldunekin konektatua egoteak. Joan den urrian Lincoln-eko kongresuan nintzen adibidez".

NABOren bilkura Montrealen antolatzeko ideia otsailean sortu zen eta Euskaldunak-ek proposamena bidali zion federazioari. Joan den urriaren 9an, Lincoln-en egin zen bilkuran bozkatu eta onartu zuten proposamena. "Lehen aldia da NABOren bilkura bat Ipar Amerikako ekialdean antolatuko dela, eta lehen aldia ere, Estatu Batuetan ez dela antolatuko. Gure kideak oso pozik dira. Eta lan handia izango dugu ere...", azaltzen du Daraspek. Elkarteak, gainera, 15. urteurrena ospatuko du egun berean, eta hainbat ekitaldi, kontzertu eta sorpresa ari dira prestatzen. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia