euskal diaspora eta kultura
2011/06/29
PUBLIZITATEA
Montreal, Québec. Quebeceko Trois Pistoles herriko Parc de l'Aventura Basque en Amerique edo 'Ameriketako Euskal Abenturaren Parkea'k 15. urteurrena ospatuko du datorren uztailaren 9an eta Donibane Lohizuneko Begiraleak dantza taldea bertan izango da ospakizun ekitaldietan parte hartzeko. Montrealetik 'Euskaldunak' euskal elkartearen ordezkaritza batek ere hartuko du parte kultur jaialdi honetan.
Begiraleak taldearentzat azken 15 urteetan Quebecera datozen hirugarren aldia izango da hau. Taldea uztailaren 8tik 17ra izango da Ipar Ameriketara ostera berri honetan. Uztailaren 9an, esan bezala, emanaldia egingo dute Trois Pistoles-en eta ondoren, hilaren 11tik 15era Drummondville hirian izango dira, hor egingo den Munduko Folklore jaialdian parte hartzeko.
Quebeceko bira Montrealen bukatuko du taldeak, uztailaren 16 eta 17an. Montrealen diren bitartean Euskaldunak elkarteko kideek euren etxeetan emango diete ostatu eta hiria erakutsiko diete. Larunbatean, 16ean, talde lapurtarrak lagunarteko emanaldia egingo du Euskaldunak elkartearen egoitzan, eskerrak emanez. Bazkaria egingo da elkartean eta ondotik Begiraleak taldeko kideek dantza eta musika ikuskizuna eskainiko dute, txistu, ttunttun eta trikitixaren doinuekin.
-Begiraleak taldeari buruzko informazio gehiago, hemen
-Trois Pistoleseko Parc de l'Aventura Basque en Amerique, hemen
-Quebec-eko Euskaldunak elkartea, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus