euskal diaspora eta kultura
2009/06/15
PUBLIZITATEA
Montreal, Quebec. Quebec-eko 'Euskaldunak' Euskal Etxeak aurrera darrai Ipar Ameriketako bazter hauetan euskal kultura sustatzen eta ezagutarazten. Aurten erantzun ona izaten ari den elkarteko jardueretako bat euskara klaseak dira. Aiora Jaka gaztea da irakaslea. Jaka eskarmentu handiko itzultzailea da lanbidez eta hilabete batzuetako egonaldia egiten ari da Quebec-en. Irakaskuntza arloan ez zaio esperientziarik falta, Ingalaterrako Birmingham Unibertsitatean ere euskara irakasle izana da eta. Klaseak Euskal Etxearen egoitzan izaten dira (429 rue Viger Est Bur.02, Montréal), asteazkenero 18:30etatik 20:30tara.
[Euskaldunakeko kideek pozik lagundu zuten Aberri Eguneko jaieko prestakuntzan eta zozketetan]
Bestalde, Euskaldunak-eko 'Berri Emailea' buletinaren azkeneko aleak elkartearen ekintzen berri zabaltzen jarraitzen du, azken ekintzen artean Aberri Eguneko jaiaren ospakizuna dagoela. Jaiak elkarteko gazte zein nagusiak bildu egin zituen eta goiztiarrenek gainera egoitzako lokala atontzen lagundu zuten, pozarren, ikurriña, kartel eta apaingarriekin.
Bazkariak euskal erako menua izan zuen: axoa piperrak, piperrada, euskal pastelak... eta arrakasta handia izan zuen. Bazkalostean dantza taldeko ikasle gazteek, irakasleak lagunduta, erakustaldia eman zuten eta karta joko zaleek mus eta 'belote' partidekin igaro zuten arratsaldean. [Ezkerreko irudian, elkarteko dantza ikasleen erakustaldia, irakaslea burua dutelarik (argazkia Euskaldunak EE)]
[Elkarteko kide asko karta jokoan aritu ziren bazkalostean. Argazkian, erdian, bonetaduna, Ernest Behaxateguy]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus