euskal diaspora eta kultura
2008/09/15
PUBLIZITATEA
Montreal, Quebec. Quebec-eko Euskal Etxeak joan den abuztuaren 24ean egin zuen bere urteroko uda bukaera jaia, baina oraingoan gonbidatu oso bereziak izan zituen: Lapurdiko Argileak korala eta Jean Bordaxar kantari xiberotarra. Lapurtarrek Quebec-en sorreraren 400. urteurrenean parte hartzeko gonbitea jaso zuten, hiriaren euskal ondarea eta historia omentzeko. Bertan hainbat emanaldi eskaini ostean, Argileak-eko kantariek Montrealen bukatu nahi izan zuten bira, bertako euskaldunak eta euskal etxea ezagutzeko.
[Euskaldunakeko kideak Argileak eta Jean Bordaxarren emanaldiaz gozatzen]
'Topaketan jende asko bildu ginen eta giro bikaina izan zen', azaldu dio EuskalKultura.com-i Monique Behaxateguy elkarteko idazkariak. 'Kantariak Angelu, Baiona eta Uztaritzetik zetozen, besteak beste, eta haiekin hizketan lagun amankomunak genituela konturatu ginen batzuk, eta gure senitartekoen berri ere eman ziguten... Sorpresa ederra izan zen'.
[Quebec-eko Euskaldunak elkartearen egoitzan egin zen jaiaren une bat]
Bazkalostean Argileak-eko kideek kontzertua eskaini zuten eta hamaika euskal kantu entzun ahal izan zituzten Euskaldunak-eko kideek. Unerik hunkigarriena 'Hegoak' klasikoa kantatu zutenean heldu zen eta Quebeceko euskaldunak ere kantuan hasi ziren. Jaia biribiltzeko euskal dantzak, mutxikoak eta fandangoen txanda ere heldu zen. Lagunarteko giro bikainak hurrengo egunetan jarraitu zuen, Argileak-eko kide asko euskal etxeko bazkideen etxeetan gelditu baitziren, eta elkarrekin Montrealeko gune ikusgarrienak bisitatzeko aukera izan baitzuten.
[Argileak-eko kideak Montreal bisitatzen Euskaldunak-eko bazkideak lagun]
Informazio gehiago, Euskaldunak-en webgunean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus