euskal diaspora eta kultura
2013/01/18
PUBLIZITATEA
Puerto Madryn, Argentina. Etorritakoengatik Euskal Etxeak iazko urte hasieran jarri zituen helburuak bete egin ditu, elkarteko presidente Nicolas Fagoagak azaldu duenez urtea laburbilduz EuskalKultura.com-i helarazi dion idatzian. Maria Julia Ercorecak sortu zuen euskal etxeko kideak pozik egon daitezke kide dituen gazte eta helduek elkartearen lehenengo urte osoa honetan bertako bazkide eta lagunek egindako lanaz.
Izan ere, ekarteko dantza taldea sustatzea zen helburu horietako bat, eta lan horretan, Fagoagak aitortzen du ezinbestekoa izan dela Necocheako euskal etxearen eta necocheatar euskal dantza irakasleen laguntza. Euren sostenguari esker, Puerto Madryngo dantza taldeak Rosarioko Argentinako Euskal Aste Nazionalean egin zuen debuta azaroan.
Horrez gain, otsailean elkarteak izaera juridikoa eskatu eta maiatzean jaso zuen. Bestalde, Eusko Jaurlaritzan eta FEVAn euskal etxe ofizial gisa onartua izateko eskaera aurkeztu zuen. Jaurlaritzaren onespen ofiziala datozen egunetan iritsiko da Gasteizetik, buletin hionek jakin ahal izan duenez.
Elkartearen eguneroko jarduerei dagoekienez, 2012an elkarte barruko Gastronomia eta Euskal Pilota azpi-batzordeak sortu zituen euskal etxeak, eta Puerto Madryngo jaietan euskal kulturaren zabaltze lanak egin zituen, besteak beste Nazioen Azokan eta Inmigrantearen Egunean parte hartuz. Amaitzeko, abenduan, Etorritakoengatik elkarteak Pakea Bizkaia belaontziari harrera egin zion Puerto Madrynen, Antartikarako bidean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus