euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Puerto Madryngo Etorritakoengatik-ek egoitza estreinatuko du ostiral honetan Kultura Etxean, hitzaldi batez Sanferminez

2023/07/03

Miel Hinojosa, Laura Macchi, Julián Araujo, Camila Esquerica, Andrés Elorriaga eta Juan Bautista Aristarain, Etorritakoengatik-eko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Puerto Madryngo Intendente Gustavo Sastre eta Udaleko idazkari Martín Ebenearekin batera
Miel Hinojosa, Laura Macchi, Julián Araujo, Camila Esquerica, Andrés Elorriaga eta Juan Bautista Aristarain, Etorritakoengatik-eko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Puerto Madryngo Intendente Gustavo Sastre eta Udaleko idazkari Martín Ebenearekin batera

PUBLIZITATEA

Puerto Madryn, Argentina. Tokiko agintariekin bildu eta egun batzuetara, berriki birsortutako Puerto Madryngo Etorritakoengatik euskal etxe chubutarrak egoitza egonkor bat lortu du bertako Kultur Etxearen baitan. Pasa den ekainaren 21ean, euskal etxe patagoniarreko delegazio bati harrera egin zion hiriko intendente Gustavo Sastrek. Julián Araujo lehendakaria buru zela, Zuzendaritza Batzordeko zazpi kidek osatutako ordezkaritzak bilera oparoa izan zuen Puerto Madryngo Udaleko bilera-aretoan.

“Gure asmoa izan zen, lehenik eta behin, intendenteari Euskal Etxeko zuzendaritza batzorde berria aurkeztea, gure helburuak partekatzea eta gure beharrak jakinaraztea. Eta esan dezakegu bilera oso emankorra izan zela”, adierazi dio Etorritakoengatik elkarteko lehendakari Julian Araujok Euskalkultura.eus-i . Batzarrean, besteak beste, Euskal Etxearen jarduera zabaltzeko egoitza baten beharra azaldu zioten, eta hara non topaketatik egun gutxitara, udalgune bat ematen zitzaiela jakinarazi zieten.

Ostiralean, estreinu hitzaldia

Etorritakoengatik elkarteko kideek Puerto Madryngo Kultur Etxean izango dute beraz egoitza, Roque Saenz Peña kaleko 86. zenbakian. Bertan, jarduera gastronomikoak izan ezik, Euskal Etxeak ekitaldiak, bilerak, hitzaldiak eta kultur jarduerak garatzeko gunea izango dute, astearteetan, 19etatik 21etara. Datorren ostiralean, uztailaren 7an, arratsaldeko 19:30tan, ziklo berri honi hasiera emango diote Sanferminei buruzko hitzaldi batekin. “Oso pozik gaude, lan bateratua egingo dugu guretzat, elkarte gisa, oso ona izango dena eta, oro har, hiriarentzat”, gaineratu du Julian Araujok.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia