Puerto Madryn, Argentina. Puerto Madryngo euskal ekimenak osasun onean dabiltza, gogotsu eta engaiamenduz baitabil hiriko Etorritakoengatik Euskal Etxea Chubut probintzia iparekialde honetan. Izan ere, Euskal Etxearen egungo etapa sustatu duen herritar taldearen ezaugarrietako bat gaztetasuna da, elkartearen sortzaile izan zen Marita Ercorecaren lekukoa eta ildoa gogoz eta atxikimendu handiz harturik. Euskal Etxeak maiatzaren 18an egina du Urteroko Batzarra eta, Batzordea berritu ondoren, honakoek osatuko dute Zuzendaritza datozen bi urteetan:
-Lehendakari: Julián Araujo
-Lehendakariorde: Laura Macchi
-Idazkari: Camila Esquercia
-Diruzain: Sol Chiara
-1. batzordekide: Juan Manuel Ascua
-2. batzordekide: Lautaro Castro
-3. batzordekide: Miel Hinojosa
-Batzordekide ordezko: Facundo Tedesco
-Batzordekide ordezko: Juan Bautista Aristarain
-Batzordekide ordezko: Paola Valdez Mariezcurrena
-Kontu ikuskatzaileak: Ricardo Antin eta Andrés Elorriaga
Zorionak eurei eta Etorritakoengatik-en ekipoa osatzen duen lagun talde osoari, aurrera beti!