Sydney, Australia. Giacomo Puccini-ren 'Turandot' estreinatuko dute gaur Sydney Opera House-n, Andeka Gorrotxategi tenore abadiñoarra Calaf printzearen rolean. Bertaratuko diren operazaleen artean, Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko talde bat gerturatuko da, euskal kantariari merezi dituen txaloak emateko. 'Turandot' urtarrilaren 15etik martxoaren 30a bitartean eskainiko da Sydney Opera House-ko Joan Sutherland Antzokian, denboraldian aurrerago euskal tenoreari Yonghoon Lee-k txanda hartuko badio ere.
-Sarrerak erosteko, hemen
-Andeka Gorrotxategiren webgunea: http://andekagorrotxategi.com