Tres Arroyos, Argentina. Tres Arroyos hiriko Gariaren Jai Probintziala bere 50. ediziora iritsi da aurten eta ‘urrezko’ urteurrena ospatzeko bertako Udalak programa luze eta berezi bat antolatu du. Jaialdia joan den asteko asteartetik igandera bitartean --martxoaren 6tik 10era-- luzatu da, mota askotako ekintzak eta goi mailako artisten ikuskizunak barne. Euskal Etxeak urteroko maila onari eutsi dio, euskal gizataldearen partaidetza bermatuz inaugurazio zeremonian, stand gastronomikoetan eta oholtza gaineko ikuskizunetan..
Inaugurazio zeremonian, eta hiriko gainerako kolektibitate eta erakundeetako ordezkariekin batera, Euskal Etxeko banderadunek euskal jantzi tradizionalak soinean eraman zuten ikurrina; jaialdiko egun nagusietan, elkarteko sukaldariek euskal plater tipikoak prestatu zituzten, tartean, txistorrak, odolkiak, pintxoak eta urdaiazpiko ‘entzierroak’.
Jaialdiko argazki gehiago, hemen.
[Hiru Errekako nesken Fandangoa]
[Kalejira, publikoa ere partaide]