euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Publiko partaidetza handia Chascomuseko Euskal Etxeak antolatutako ‘Gernikako Bonbardaketa’ erakusketan

2019/05/17

Udal Eskolako ikasleak 'Gernikako Bonbardaketa' erakusketa bisitatzen
Udal Eskolako ikasleak 'Gernikako Bonbardaketa' erakusketa bisitatzen

PUBLIZITATEA

Chascomus, Argentina. Maiatzaren 4tik 11ra egon da irekia Chascomuseko Geltoki Zaharra Kultura Gunean 'Gernikako Bonbardaketa' erakusketa, Eusko Jaurlaritza, Gernikako Bakearen Museoa eta Argentina-Mercosurrerako Euskadiren Ordezkaritza lankide osatua. Inaugurazio egunean ‘Aurreskua’ dantzatu zuten Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko dantzariek eta segidan Bonbardaketaren gertakaria aurkeztu eta gaiari buruzko bi bideo proiektatu zituzten Euskal Etxeko kideek.

Astean zehar, publiko orokorrak ez ezik, eskoletako ikasleek ere bisitatu zuten argazki erakusketa, tartean, Udal Eskolako laugarren urteko ikasleek, euren irakasleak lagun. Astea bukatuta, dantza emanaldia eskaini zuen Eusko Hazia dantza taldeak, publiko ugariren aurrean. 

Ekimenak lortutako emaitzekin oso kontent agertu da Euskal Etxea eta esker beroak luzatu nahi dizkie Javier Gaston alkateari, Fernanda Sallenave Gizarte Garapeneko idazkariari eta Geltoki Zaharra Kultura Guneko kideei euren babesagatik.

Erakusketako argazki gehiago, hemen.


[Erakusketaren inaugurazioan, Bonbardaketari buruz hitzak eta Aurreskua]


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia