euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Provence-Alpes taldea izan zen garaile Trois Pistolesen egin zen Challenge France Pilota Txapelketan, Quebecen

2011/07/14

Sari banaketa Provence-Alpes-Cote d'Azur taldeko garaileei eta Reunion irlako txapeldunordei (argazkia Infodimanche.com)
Sari banaketa Provence-Alpes-Cote d'Azur taldeko garaileei eta Reunion irlako txapeldunordei (argazkia Infodimanche.com)

PUBLIZITATEA

Iragan ekainaren 20tik 25era jokatu zen Challenge France 2011 pilota txapelketa Trois Pistoleseko 'Parc de l'Aventure Basque en Amerique' gunean. Lehiak "lurralde frankofonoetako zenbait talde bildu zituen: Saint Pierre et Miquelon, Reunion, Provence-Alpes-Cote d'Azur, Kanada eta Kaledonia Berria". Provence-ko ordezkariak izan ziren garaileak, finalean Reunion irlako taldea gainditu ostean. Pascal Righettik, talde irabazlearen atzelariak, txapelketako jokalari onenari Plaza Gizon saria jaso zuen.

Trois Pistoles, Quebec. Trois Pistoles herriko frontoiak bere 15. urtebetzea ospatu zuen iragan ekainaren hondarrean, ospatu ere Challenge France 2011 pilota txapelketa gauzatuz. Urtero egiten da lehiaketa hau, edizio bakoitzean leku diferente batean, eta bertara bildu ohi dira lurralde frankofonoetako pilota federazioen ordezkariak. Aurtengo lehia Kaledonia Berria eta Reunion bezalako lurraldeetan -Euskal Herritik milaka kilometrotara-- pilotak zaleak badituela ikusteko aukera bikaina izan da.

Txapelketa Trois Pistoleseko Parc de l'Aventure Basque en Amérique kulturgunean dagoen frontoian egin zen. Ekainaren 20ean hasi zen challenge hau eta larunbatean, ekainaren 25ean, bukatu zen, finalarekin eta sari banaketarekin. Ondotik itxiera ekitaldi berezia egin zuten bertaratu ziren ikusle eta jokalariei eskerraz emateko.

Finalean joko ikusgarria erakutsi zuten pilotariek, nahiz eta eguraldia kaxkarra izan. Provence-Alpes-Cote D'Azur taldeak Reunion irlako ordezkariak garaitu zituen, 35-32 markagailuarekin. Beste finalean Kanadako taldeak eskuratu zuen hirugarren postua, Saint-Pierre et Miqueloneko pilotariak mendean hartuz 35-16 markagailuarekin.

trois pistoles challenge france 2011

[Ikurrinak eta Quebeceko banderak leku berezia izan zuten frontoian (argazkia Pascale St-Amand)]

trois pistoles challenge france 2011 2

[Reunion irlako taldea -berdez- St. Pierre eta Miquelongo ordezkarien aurka (argazkia Pascale St-Amand)]

-Irudi gehiago, Parc de l'Aventure Basque en Amerique-ren Facebook orrian



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia