euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Proiektuz betetako etorkizuna'-ri begira ospatu du bere 15. urteurrena Jose C. Pazeko Toki Eder EEak

2011/06/20

Dantzari eta gonbidatuek bat egin zuten dantzetan (argazkia EE)
Dantzari eta gonbidatuek bat egin zuten dantzetan (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Urtero bezala, lagun ugari bildu ziren Jose C. Paz hiriko Altube Klubean bertako euskal etxearen urtebetetzea ospatzeko. Hitzordua, ekainaren 12an izan zen eta aspaldiko ohitura bati jarraituz, etxekoek prestatutako paella izan zen bazkariko menua. Zenbait euskal etxetako ordezkari eta kideak ere presente egon ziren, bere inguruan gizarte laguntzaren arloko erreferente den euskal etxe honen jaian, tartean, Suipachakoak, Gral. Rodriguez-ekoak, eta Buenos Aireseko Laurak Bat-eko lehendakari berria den Arantxa Anitua.

Jose C. Paz, Argentina. Toki Eder euskal etxearen hasiera eta garapenaren lekukoa izan den Buenos Aires probintziako Jose C. Paz hiria, bertako euskal erakundearen 15. urtemugaren gertalekua ere izan da. Joan den ekainaren 7an izandako urtebetetzea 12an ospatu dute Toki Eder-eko arduradun eta lagunek Altube Klubean; eta janari tipiko baten inguruan, euskal dantzez eta musika ikuskizunez gozatu ahal izan ziren gonbidatu guztiak.

Toki Eder 15 urtemuga 2011 02

[Jose C. Pazeko Gure Etxe Alai Dantza Taldea (argazkia EE)]

"Gure dantza taldea gailendu egin zen urtebetetzeko jaian”, adierazi dio euskal etxeko lehendakari Maria Angeles Oñederrak EuskalKultura.com-i. “Zulma Aldabe irakaslearen gidaritzapean, Txapeloas, Lantz-eko Inauteriak, Fandango eta Arin-Arin interpretatu zituzten gure dantzariek”, kontatu digu Oñederrak. Eta Jose C. Paz-eko euskaldunek ez ezik, inguru herrietako euskal etxeetako ordezkariek ere izan zuten Toki Eder-entzat hain garrantzitsua den data ospatzeko aukera.

Toki Eder 15 urtemuga 2011 01

[Suipacha, Gral. Rodriguez eta Buenos Aireseko Laurak Bat-eko ordezkariek topa egin zuten Toki Eder euskal etxeko kideekin (argazkia EE)]

“Hamabost urte ditu gure euskal etxeak, eta harro gaude gure baitan Euskal Herrian bertan jaioak diren hainbat lagun izateagatik. Haiei esker mantentzen dugu euskaldunen muina. Horrek ez du esan nahi atzera begira gaudenik; proiektuz betetako etorkizuna dugu guk, herriarentzat zuzenduta dauden hainbat proiektu”. Hitz hauekin eman zizkien eskerrak Oñederrak festara bertaratu zirenei, tartean, Hermansoloña GKEaren bidez oñatiarren laguntza jasotzen duten erakundeen arduradunei.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia