Donostia-San Sebastian. EuskalKultura.com-ek zozketatzen zuen proiektagailauk badu jabea: Valparaisoko Eusko Etxea, Txilen, eta eskualde horretako Villa Alemana herritik idatzi duen Viviana de Arrizabalaga. Zorionak handi bat eurentzat. Eta gure errekonozimendua munduko hainbat bazterretatik zeuon euskal etxeen alde idatzi eta parte hartu duzuen guztiei. Egin duzuen ahalegin handiaren lekuko izan gara. Eskerrik asko zuei ere. 711 pertsonak hartu duzue parte baina bakarra izan zitekeen irabazlea. Ez da hau izango, baina, gure azkeneko zozketa, hurrengoa prestatzen ari gara dagoeneko.
Viviana de Arrizabalagari eta Valparaisoko Eusko Etxeari, zorionakematearekin batera, esan datozen egunotan aipatuko dugula nola helarazi proiektagailua. Aukera bat, hilabete amaieran Mar del Platan egingo den Euskal Astean ematea litzateke, edo adosten dugun beste edozein.
Agian zerbitzu handia egingo dizue eta etengabeko erabilera emango diozue euskal --edo bestelako-- filmak ikusten, euskal klaseetan edo euskaraz eginiko ekitaldietan laguntzaile edo oro har euskal etxearen ekitaldietan, baita ere, zergatik ez, Canal Vascok emandako euskal derbiren bat segitzen. Tresna baliagarria dela uste dugu eta euskal etxe batentzat benetan erabilgarria izan daitekeelako antolatu dugu zozketa.
Baina zozketa aipatzen dugula esan eta azpimarratu behar dugu parte hartzen eta beren bazkide eta lagunak mugiarazten ahalegin handia egindako euskal etxeak. Eskerrik asko ahalegin horrengatik. Oraingoan ez duzue lortu, baina etorriko dira zozketa gehiago. Datorrena, liburuena eta kultur materialena, aste honetan bertan abiaraziko dugu. Eta proiektagailu baten hurrengoa, hasiera berehala izango duen datorren urte honetan. Eutsi ahaleginari.