euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Programaren 15. urteurrenean Hator Hona-n parte hartu duten gazte guztiak gonbidatu ditu Euzko Etxeak Necocheara

2019/05/09

Hator Hona programaren 2019ko irudia
Hator Hona programaren 2019ko irudia

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Gonbitea 2004tik iaz arte Hator Honarekin Argentinara etorri diren Euskal Herriko 90 euskaldunei zuzendu die Necocheako Euzko Etxeak. Asmoa, 15 edizioetan zehar garatu diren tailerrei eustea da, baina proposamen eta ideia berriak emendatuz; esan nahi baita dantza, kirol, sukaldaritza eta euskara tailerrei, agian txikienei begirako ekimenak, musika eta dantza emanaldiak, Triki Poteoa edo sor daitezkeen beste edozein aktibitate gehitzea. Hator Honaren 15. edizioa uztailaren 19tik 4ra arte egingo, eta partaideak ari dira dagoeneko presentzia konfirmatzen, kasu batzuetan familiak lagunduta.

“Gonbitea luzatu eta oso erantzun ona ari gara jasotzen. Jakin badakigu etorri diren batzuek ezin izango dutela parte hartu lanagatik edo duela oso gutxi etorri direlako. Baina beste askok bai. Jai erraldoia egingo dugu. Asmoa da bi asteko egonaldiari San Ignazio ospakizun handi batekin amaiera ematea”, jakinarazi digute Euzko Etxeko Juanchi Yacominik eta Marcial Agostini Zubillagak.

Bisitariak, ohi bezala, Euskal Etxeko kideen etxeetan geratuko dira. “Aurtengo ‘mega’ edizio hau, gainera, elkarteko gazteak ez ezik, elkarte osoko kideok ari gara antolatzen, benetan handia izango delako”, adierazi dute.

Urtero-urtero programa sustatzeko material originala sortzen du Euzko Etxeak. Aurtengo bidea, hunkigarria da eta Euskal Etxe osoaren engaiamenduaren isla:


[Hator Hona programaren 15. edizioa sustatzeko bideoa]

Hator Hona, Facebooken
Hator Hona, Instagramen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia