euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Programa oparoa dauka 2014rako 16. urteurrena ospatu berri duen Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak EEak

2014/06/03

Euskal Sustraiak-eko dantzariak euskal etxearen 16. urteurren jaian (argazkiaEE)
Euskal Sustraiak-eko dantzariak euskal etxearen 16. urteurren jaian (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Ehun bat lagun bildu ziren Buenos Aires probintzia argentinarreko Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak euskal etxean, erakundearen 16. urtebetetzea ospatzeko. Afarian zehar, erreki ederraz ez ezik, dantza eta musika emanaldiez ere gozatu ahal izan zuten gonbidatuek. Berri honekin batera, datozen hilabetetan burutuko diren ekintzen egitaraua iragarri diote erakundetik EuskalKultura.com-i: ekainean, San Juan gaua; irailean, Magdalena Mignabururen bisita; eta urrian, aurten seigarren ediziora iritsiko den Urdaiazpiko Jaia, besteak beste.

Trenque Lauquen, Argentina. Betiko alaitasun eta ilusioze ospatu du Trenque Lauquengo euskal gizataldeak bere euskal etxearen 16. urtemuga. Eta arrazoirik ez zaie falta. Alde batetik, orain gutxi egoitza hobetzeko lanak egin dituzte. Bestetik, aktibitate interesgarri mordoa dute datozen hilabetetan komunitateari begira euskal kultura zabaltzen jarraitzeko.

Gainean dagoen proposamen bati dagokionez, ekainaren 25ean San Juan sua piztuko dute hiriko tren geltokiaren lur esparruan. Zeremoniaren baitan, jolasak eta janariak eskaintzeaz gain, euskal etxeko dantzariek dantza egingo dute; eta ekintzari amaiera emateko panpin handi bat erreko dute. Irailaren 5ean, berriz, Magdalena Mignabururen bisita jasoko dute Euskal Sustraiak-ekoek; idazle hiriburutarraren eskutik ‘Gure Arropa’ erakusketa eta Euskal Aberria Argentinan, ehun urte abertzaletasun liburuaren aurkezpena antolatuko dute.

Urrian bestalde, Urdaiazpikoaren Jaia burutuko dute Trenque Lauquen-en, euskal etxea antolatzaile. Urtero bezala, euskal giroan murgiltzea ere helburu duen festa honetan, eskualdeko kalitate handiko etxeko urdaiazpikoak eta txerrikiak eskainiko dira dastagai.

16. urteurrena

Euskal Sustraiak-en 16. urteurrena joan den maiatzaren 24an –Maiatzeko Iraultzaren egunaren bezperan– ospatu zen. Etxeko dantzariek izan zuten gaueko ikuskizunak irekitzeko ardura; eta Aurresku eta Arkuak dantzatuz egin zuten, Lucia Sanchez irakasle berriaren ardurapean.

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak - 16. urteurrena 2014 01

[Ehun lagun, janari eta edari onak, musika eta dantza eta dudarik gabe, gaueko erakarpen askorentzat bitxi eta handienetako bat, zahatoa (argazkiakEE)]

Musika emanaldiak hiriko Vitale eta Sanchez musikariek osatzen duten bikotearekin jarraitu zuen. Mota askotako musika jo zuten gitarristek publikoak dantza egin zezan. Urtero legez, gainera, oroigarriak banatu ziren gonbidatuen artean eta topa egiteko momentuan etxeko agintariek kopak altxatzeko deia egin zieten bildutako guztiei.

Bestalde, etxeko euskara irakasleak jakinarazi digu aurten bi talde ari direla euskara ikasten. Lehena, ostegunetan, arratsaldeko 3etatik 5etara eta bestea, ordutegi berean ari da, baina larunbatetan. “Dantzariek larunbateko taldea sortzeko eskatu zuten, nahi zutelako klaseekin hasi. Beste euskal etxe batzuetako dantzariekin hizketan, konturatu ziren zein garrantzitsua den hizkuntza jakitea, agurrak, hitz batzuk, eta elkarrizketa txiki bat izateko aukera izatea, behintzat”, adierazi digu Bengocheak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia